Argitalpen-data: 2016/12/22
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak 2016ko Datu Pertsonalak Babesteko Sariak eman ditu
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Datu Pertsonalak Babesteko Sarien IV. Edizioa ebatzi du.
DBEB
Edizio honetako epaimahaiak honako sariak ematea erabaki du:
- Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari
Juan José Martín Casallo jauna. Saritua Auzitegi Goreneko fiskala eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziako lehenengo zuzendaria izan zen.
Epaimahaiak erabaki du saria ematea erakundeetan datu babesari emandako bultzadagatik, pertsonen pribatutasuna errespetatzeko kultura eraikitzen egindako ahaleginagatik, eta oinarrizko eskubide hori bermatzeko egin duen lanagatik.
- Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan
Unai Aberasturi Gorriño jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, honako lanagatik: “Datuen babeserako printzipioak osasunaren alorrean”.
Accesita: epaimahaiak kategoria honetako accesita eman dio Lorena Pérez Campillo andreari, honako lanagatik: “Datu-babes berria eta Hodei Konputazioa”.
- Saria Datu Babesaren Komunikazio eta Zabalkundearen Arloan
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua, datuak babesteko oinarrizko eskubidearen zabalkundean egin duen etengabeko lanagatik, esparru publiko eta pribatuari zuzendutako hainbat prestakuntza ekintzen bidez.
- Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei
Ertzaintza. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, “Prebentzioa Komunikazioaren bitartez landuz” programagatik, ikasle gazteen artean datuak babesteko eskubidea sustatzeko, eta, sare sozialak modu desegokian erabiltzeagatik etor daitezkeen arriskuak prebenitzeko, egindako lanagatik.
Sari banaketa Datuak Babesteko Europako Eguneko ekitaldian egingo da.