Argitalpen-data: 2017/10/02

DBEBren Datuak Babesteko Sarien V. Edizioaren deialdia

DBEBk sari hauen deialdia egin du goraipatzeko pribatutasuna babesteko eta bere ezagutzan sakontzeko arloan, ikerkuntza arloan eta datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea hedatzeko arloan egindako lanik garrantzitsuenak.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Datu Pertsonalak Babesteko Sarien V. Edizioa deitu du, pertsona eta erakunde publikoak eta pribatuak saritzeko, honako arlo hauetan:

  • Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionala: goraipatzeko euren lanbidean datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea sustatzen eta babesten nabarmendu diren pertsonek egindako lana.
  • Datu Babesaren Ikerkuntza: aurkeztu ahal izango dira datu pertsonalen babesari buruzko lan zientifikoak edo ikerkuntza lanak, doktoretza tesiak, monografiak eta artikuluak, indibidualak nahiz kolektiboak, argitaratuak ala argitaragabeak.
  • Datu Babesaren Komunikazio eta Zabalkundea: profesionalen eta gizarte komunikabideen lanak eta datu pertsonalak babesteari buruzko lanak argitaratu dituzten “web sozialeko” bitarteko elektronikoak saritzeko.
  • Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenak: euskal administrazio publikoei, euren eginbehar publikoak gauzatzean, pribatutasunaren kudeaketa hobetzeko laguntzen dieten antolaketa edo teknologia arloko edo beste arlo batzuetako proiektuak saritzea du xede.

Sariak honakoak dira: jendaurreko gorazarrea,egiaztagiria eta ohorezko saria. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 2017ko azaroaren 30ean bukatuko da.

EBAZPENA, 2017ko irailaren 6koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien V. Edizioaren deialdia egiten duena (EHAA, 130. zk.).

Eskabideak (I., II. eta III. eranskinetan).