DBEBren Datuak Babesteko Sarien VII. Edizioaren deialdia

Argitalpen-data: 

DBEBk Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VII. Edizioa deitzen du aitortzeko pribatutasuna babesteko arloko lanik garrantzitsuenak, eta saritzeko jarduera esparru horretan egindako lanagatik bereziki nabarmentzen diren pertsonak fisiko eta juridikoak, erakunde publikoak eta pribatuak, eta euskal administrazio eta erakunde publikoak.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VII. Edizioa deitu du, pertsona eta erakunde publikoak eta pribatuak saritzeko, honako arlo hauetan:

  • Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari: sari honen xedea da goraipatzea euren lanbidean datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea sustatzen eta babesten nabarmendu diren pertsonek egindako lana.
  • Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan: helburua da saritzea pertsonen pribatutasunerako eskubidea aztertzeko eta eskubide horrek gizartean, ekonomian, esparru juridikoan eta teknologikoan duen eragina ikertzeko jarduera zientifikoa eta ikerkuntza indibiduala nahiz kolektiboa. Sari honetara aurkeztu ahal izango dira datu pertsonalen babesari buruzko lan zientifikoak edo ikerkuntza lanak, doktoretza tesiak, monografiak eta artikuluak, indibidualak nahiz kolektiboak, argitaratuak ala argitaragabeak, bai eta datu pertsonalak babesteko eskubidea bermatzeko eraginkorrak diren tresna eta soluzio teknologikoak edo kudeaketakoak ere.
  • Datu Babesaren Komunikazio eta Sormenaren arloko Saria: helburua da honakoak saritzea:
      • datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea sustatzen laguntzen duten profesionalen eta gizarte komunikabideen lanak.
      • «Web sozialeko» bitarteko elektronikoak ere saritu ahal izango dira, baldin eta gai nagusia eta argitaratutako edukiak, edozein ikuspuntutik begiratuta eta aztertuta, datu pertsonalak babesteari buruzkoak badira.
      • Blog egileak, wikiak, eztabaida talde profesionalak edo bestelako baliabide elektroniko sozialak.
      • Prebentzio mezuak sortzen dituzten eta datu babesari buruzko ardurak dituzten pertsonek ere parte hartu ahal izango dute sari honetan, honako modalitateetan:
        • Ikus-entzunezko sorkuntza: animazioak, spotak, bideoartea edo bestelako sorkuntza lanak, lau minutu baino gutxiagoko iraupenarekin.
        • Sorkuntza grafikoa: ilustrazioak, infografiak, kartelak eta marrazkiak, banakoak nahiz serieak.
        • Sorkuntza literarioa: esloganak, claimak, mezu seriatuak edo antzeko edukia edo luzera duten bestelako sorkuntza lanak.
  • Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenak: euskal administrazio publikoei, euren eginbehar publikoak gauzatzean, pribatutasunaren kudeaketa hobetzeko laguntzen dieten antolaketa edo teknologia arloko edo beste arlo batzuetako proiektuak saritzea du xede.

Ebazpena, 2019ko otsailaren 26koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, datuak babesteko sarien VII. edizioaren deialdia egiten duena.(leiho berri batean irekitzen da)

Hutsen zuzenketa (2019ko martxoaren 7a) (leiho berri batean irekitzen da)

Eskabideak (docx, 44 KB) (DOCX) (leiho berri batean irekitzen da) (I., II. eta III. eranskinak).