I Congrés de Protecció de Dades en la Comunitat Educativa kongresua urriaren 24an eta 25ean izaten ari da Valentzian. Aplikazio praktikoak izan ditzaketen emaitzak lortzeko helburuarekin, ekitaldiak bere edukia esparru ezberdinen artean dibertsifikatu du. Alor estrategikoaren, admistrazio edo kudeaketaren eta prestakuntzaren artean hain zuzen ere.
Aukeratutako formatu nagusia mahai-ingurua izan da. Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari Unai Aberasturik “Protección de datos en el ámbito documental. Riesgos y dudas en el uso de listados, exámenes, trabajo en casa...” mahaian hartu du parte. DBEBko zuzendariak azpimarratu du ikastetxeek datuak babesteko beren politikak modu gardenean kudeatu behar dituztela, ikasleek beraiek bai beren guraso edo tutoreek gai horretan gituzten eskubideen berri izan dezaten.