Marta Marín Sánchezek, Euskadik Europar Batasunerako duen Ordezkariak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ordezkariak hartu ditu Bruselan, Rue des Deux Églisesen duen egoitzan, Unai Aberasturi zuzendaria eta Ainara Ugalde idazkari nagusia hain zuzen ere.
Marínen egitekoa da Eusko Jaurlaritzaren egitura osatzen duen Bruselako Ordezkaritzaren betebeharra finkatzea EAEko erakunde guztiei eta eragile sozio-ekonomikoei erantsitako balioa eskainita, Europako politiken zailtasunen aurrean. Esparru horretan, erakunde bien arteko lankidetza sustatzeko bilera egin dute bi erakundeetako ordezkariek.