DBEAren 20. Urteurrena ospatzeko ekitaldiak hastera doaz.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak "20 urteko historia datuen babesean Euskadin: datuen babesa Euskal Agintaritzaren ikuspegitik" jardunaldiaren egitaraua itxita dute. Bi erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da jardunaldia, eta Bilboko Elkargoaren egoitzako ekitaldi-aretoan egingo da (Uribitarteko arrapalak, 3).
Ekitaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da Maite Morillo Quintanilla BAEOaren dekanoa eta Unai Aberasturi DBEAko lehendakariaren aurkezpenarekin. Ondoren, Roman Intxaurtietak eta Ainize Iriondok hitz egingo dute, biak Agintaritzako letradu-ikuskatzaileak. Intxaurtietak bere erakundea arautzen duen Lege berriaren gakoak azalduko ditu: 16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena. Amaitzeko, Iriondok Agintaritzaren ebazpen eta irizpen garrantzitsuenetako batzuk azalduko ditu.
Ekitaldia 18:00etan amaituko da eta bertaratzea librea da, aldez aurretik izena emanda .