Unai Aberasturi Datuak Babesteko Euskal Agintaritzako presidentea Adimen Artifizialaren II. Astean izan zen atzo, Sevillan. Sevillako Unibertsitateak antolatu du ekitaldia, Medikuen Elkargoen Andaluziako Kontseiluarekin lankidetzan, eta ostiralera arte iraungo du, hilak 25. Guztira 14 mahai-inguru eta 50 aditu inguru izango dira bertan.
Emandako hitzaldiak, IArekin lotura zuzena duten gaiez eta espezialitateez osatuak, espazio integratzaile eta diziplinarteko bat sortzera bideratuta daude, bertaratuek iraultza digital eta teknologikoak egungo gizartean izan duen eraginaren ikuspegi orokorra eta osoa izan dezaten.
Testuinguru horretan, Aberasturik " La utilización de la inteligencia artificial por el sector público autonómico: Límites y condicionantes desde la perspectiva del derecho a la protección de datos " izeneko mahaian parte hartu zuen Jesús Jiménez Lópezekin (Andaluziako Gardentasunaren eta Datuen Babesaren Kontseiluko zuzendaria. Andaluziako Kontseilu Aholku-emailearen berezko aholkularia) eta Meritxell Borràsekin (Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzaren zuzendaria) batera.