Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak Estatuko datuak babesteko agintaritza guztien ordezkariak hartu zituen atzo goizean. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako, Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzako eta Gardentasunaren eta Datu Babesaren Andaluziako Kontseiluko kideak DBEAko langileekin bildu ziren honen Gasteizko egoitzan.
Topaketaren helburua erakundeen arteko lankidetza-talde bat abian jartzea izan zen, denboran zehar lan egiteko, kontrol-agintarien artean segurtasun-arrakalen jakinarazpena izapidetzeko irizpideak homogeneizatzea lortzeko.