Konpartitu

Datuak Babesteko Euskal Agintaritza AEPDren ekitaldian egon zen Datu Pertsonalak Babesteko Nazioarteko Egunagatik

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Agintaritza

Jesús Jiménez, Mar España, Unai Aberasturi eta Ainara Ugalde

Atzo, urtarrilaren 29an, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzako lehendakaria, Unai Aberasturi, Ainara Ugalde idazkari nagusiarekin batera, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak (AEPD) antolatutako Datu Pertsonalak Babesteko Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldian egon ziren. Ekitaldian izan zen, halaber, Pedro Sánchez Pérez-Castejón, Espainiako Gobernuko Presidentea.

Ekitaldia MLBNren Madrilgo Areto Nagusian egin zen, eta bertan adingabeak babesteko, osasun digitalerako eta pribatutasunerako AEPDren estrategia aurkeztu zen. Egitaraua Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren 2023 Sarien banaketarekin itxi zen.

Irudietan, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren ordezkari Unai Aberasturi (lehendakaria) eta Ainara Ugalde (idazkari nagusia) ikus ditzakegu, Andaluziako Gardentasunerako eta Datuen Babeserako Kontseiluko zuzendari Jesús Jiménezekin eta Mar España, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Zuzendariarekin batera. Azken honen moduan, ekitaldian zehar Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak ere hartu zuen hitza.

DBEAk ekitaldi honetan parte hartzeak pribatutasunaren arloko jardunbide egokienekin duen konpromisoa erakusteaz gain, erakunde autonomikoen eta AEPDren arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du, aro digitaleko egungo erronkei aurre egiteko.

“Premios protección de datos 2023”: sarituak  (leiho berri batean irekitzen da)

“Estrategia global sobre menores, salud dugutal y privacidad”en aurkezpena (leiho berri batean irekitzen da)

Mar España, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Zuzendaria       Pedro Sánchez, Espainiako Gobernuko presidentea      Aberasturi eta Ugalde Jesús Jimenezekin, Andaluziako Gardentasunerako eta Datuak Babesteko Kontseiluko Zuzendaria