UIKen udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago eta datuen babesa programaren parte da berriz ere. "Digitalización de la enseñanza: una visión desde la protección de datos", DBEAko idazkari nagusi Ainara Ugaldek zuzendutako ikastaroa, ekainaren 25ean, asteartean ospatuko da, goizeko 9: 00etatik aurrera.
Teknologiak irakaskuntza-geletan eragin duen aldaketaren ondorioz, gurasoek, ikasleek eta hezitzaileek egokitzeko ahalegina egin behar dute, arriskuak eta dauden alternatibak ezagutzeko azterketa pausatua egin behar dute.
Klarionetik sagura edo argizaritik metakrilatora doan bideak bidesari bat ezartzen du, batzuetan gehiegizko zerga pribatutasunari dagokionez. Legegilea horretaz jabetu da, eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak agindu argia ezartzen die botere publikoei 83. artikuluan: hezkuntza digitalerako eskubidea bermatzea.
Horretarako, hezkuntza-sistemak bermatu behar du ikasleak erabat txertatuko direla gizarte digitalean, eta baliabide digitalen erabilera kritiko eta segurua ikasiko dutela, bai eta oinarrizko eskubideak errespetatuko dituela ere, hala nola norberaren eta familiaren intimitatea eta datu pertsonalen babesa.
Ikastetxeetan hezkuntza-plataformak erabiltzeak agerian utzi du irakasleek, ikasleek eta gurasoek kalteberatasun-egoeran daudela baliabide horien ardura duten korporazio erraldoien aurrean.
Egoera horren aurrean, eta bertaratutakoak errealitate horretara hurbiltzeko eta pertsonen pribatutasuna gehiago errespetatzen duten aukerak aztertzeko helburu sendoarekin, Unai Aberasturik (DBEAko lehendakaria), Ainize Iriondok (DBEA), Iñigo Martinezek (Lauro Ikastola) eta Julian Prietok (AEPD) ikuspegi osagarriak aurkeztuko dituzte, gero eta larriagoa den problematikari argia emateko.