Konpartitu

DBEAren papera indartu da Europan

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Agintaritza

Abenduaren 4tik 6ra, Estoniako hiriburuan, Tallinnen, European Case Handling Workshop ohiko ekitaldia egin zen, Europa mailako kontrol-agintarien foro praktikoa. Formatu mistoan, kasu praktikoak ebazteko hitzaldiak eta mahai-inguruak bateratuz, agintari horien gaur egungo lanaren gai nagusiak jorratu ziren: bideozaintza, adimen artifiziala, inpaktu-ebaluazioak, teknologia berriak, informazioaren segurtasunean duten eragina eta tratamenduaren arduradunen eta eragileen arteko harremanak.

Jardunaldi nagusian, abenduaren 5ekoan, Unai Aberasturi DBEAko lehendakariak eman zuen hitzaldi nagusia bera buru den erakundearen izenean. Bertan, Agintaritzan ebatzitako hainbat kasu praktiko aurkeztu zituen, beren konplexutasunagatik EBko gainerako agintarientzat interesgarriak zirenak. Ekitaldi honetan paper garrantzitsua izan duten beste agintaritza batzuk Herbehereetakoak eta Estoniakoak izan dira.