"Profesionales esenciales en entornos sanitarios" lelopean, Administrari Sanitarioen Elkartearen XV. Jardunaldiak Tarragonako Azoka eta Biltzar Jauregian izango dira maiatzaren 16an eta 17an.
Edizio berri honek gaurkotasun osoko gaiak eta hizlariak izango ditu, eta urteko topagune izango dira administrari sanitarioentzat. Aukeratutako gaien artean, historia klinikoetan jasotako datuen konfidentzialtasunari garrantzia eman zaio; datu horiek bereziki sentiberak dira, osasunari buruzkoak direlako.
Juana María Vegas Fernández letradu instruktore-ikuskatzailearen eskutik parte hartuko du Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak jardunaldietan. Osasunaren Espainiako Informatika Elkarteko Datuen Babeserako eta Segurtasunerako Batzorde Teknikoko arduradun eta Andaluziako Osasun Zerbitzuko Datuen Babeserako ordezkari Juan Díaz Garcíarekin batera hitz egingo du, " Historia Clínica: Protección de Datos y Confidencialidad " izenburupean.