Konpartitu

DBEAren parte-hartzea Datuak Babesteari, Gardentasunari eta Zibersegurtasunari buruzko Aragoiko III. Jardunaldietan

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Agintaritza

Datuak Babesteko, Gardentasunerako eta Zibersegurtasunerako Aragoiko III. Jardunaldiak Calatayud-en (Zaragoza) izango dira, apirilaren 16an eta 17an.

Datuak Babesteko Ordezkarien Aragoiko Elkartea gardena izateko asmo irmoarekin eta funtsezko bi helbururekin sortu zen: benetako "datu pertsonalen babesaren eta pribatutasunaren kultura" sustatzea eta zabaltzea, eta elkartutako Datuak Babesteko Ordezkarien interesak biltzea eta defendatzea.

Elkarteak antolatzen dituen jardunaldien 3. edizioak egitarau zabala izango du, eta bertan gaurkotasun handiko gaiak jorratuko dira, hala nola datuen segurtasuna hodeian, telefono mugikorraren erabilera ikasgeletan edo etika eta adimen artifiziala. Iriondok hartuko du hitza bigarren jardunaldian biometriaz hitz egiteko.