Konpartitu

DBEAren Datuak Babesteko Sarien IX. edizioaren deialdia

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Agintaritza

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA) Datu Pertsonalen Babeserako Sarien IX. edizioaren deialdia egiten du konpromisoa aintzatesteko eta datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalei buruzko araudian jasotzen diren xedapenen zabalkundea sustatzeko. Hala sarituko ditu pribatutasuna babesteko arloko lanik garrantzitsuenak eta jarduera-esparru horretan egindako lanagatik bereziki nabarmentzen diren pertsonak fisiko eta juridikoak, entitate publikoak eta pribatuak, eta euskal administrazio eta instituzio publikoak.

  • Saria Datuen Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari: Sari honen xedea da goraipatzea euren lanbidean datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea sustatzen eta babesten nabarmendu diren pertsonek egindako lana.
  • Saria Datuen Babesaren Arloko Ikerkuntza edo Ekintzailetzari: Helburua da saritzea pertsonen pribatutasunerako eskubidea aztertzeko eta eskubide horrek gizartean, ekonomian, esparru juridikoan eta teknologikoan duen eragina ikertzeko jarduera zientifikoa eta ikerkuntza indibiduala nahiz kolektiboa.
  • Saria Datuen Babesaren Arloko Komunikazio, Zabalkunde eta Sormenari: Helburua da saritzea datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea sustatzen laguntzen duten herritarren, profesionalen eta gizarte-komunikabideen lanak.
  • Saria Datuen Babesaren Arloko Proaktibotasunari eta Jardunbide Egokiei: Entitateei, beren eginkizunak betetzean, pribatutasunaren eta datuen babesaren kudeaketa hobetzeko laguntzen dieten antolaketa edo teknologia arloko edo beste arlo batzuetako proiektuak aintzatestea du xede.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 1eko 00:00etan bukatuko da.

EBAZPENA, 2024ko urriaren 17koa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, datu pertsonalen babeserako sarien IX. edizioaren deialdia egitekoa (leiho berri batean irekitzen da)

Eskabideak (ODT) (leiho berri batean irekitzen da) (I., II. eta III. eranskinak)