Atzo arratsaldean, Izarkomek berriki argitaratutako "Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida" aurkeztu zuen Bilbon duen egoitzan.
Kooperatibak bazkideen beharrei erantzuten saiatzeko duen zaletasunetik sortu da gida; izan ere, azken hilabeteetan nerabeei lehen mugikorra noiz eta nola eman behar diegun inguruko zalantza eta ardura adierazi dute. Galdera horri erantzutea erraza ez bada ere, Izarkomek gida hau egin nahi izan du. Gida horretan, gailu bat eskuratzeko beharrak identifikatzea, haren erabileraz jabetzea eta, batez ere, baliabideak ematea bilatu dute, familiaren baitan erbailerari dagokionez akordioak lortzea bideragarriagoa izan dadin.
Gida aurkezteko saioan gonbidatu bereziak izan ziren, beste batzuen artean Unai Aberasturi DBEAko lehendakaria, eta straming bidez jarraitu ahal izan zen.