Toki Administrazioaren eta Datuen Babesaren Jardunaldi Irekiaren zortzigarren edizioa apirilaren 16an, asteartea, izango da BiscayTIKeko Auditoriumean. Ekitaldia goizeko 9: 30etan hasiko da eta gaian adituak diren hainbat pertsona bilduko ditu. Gaurkotasuneko gaiak aurkeztuko dituzte, tokiko administrazioari arlo horretan lan egiten edo aholkatzen dioten eragile juridiko guztiei laguntzeko helburuarekin.
Jardunaldia Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta BiscayTIK Fundazioak antolatu dute.
EGitarauak honako hauek izango ditu:
- 9.30 – 10.00: Erakundeen irekiera (AVPD-ICAB-BiscayTIK)
- 10.00 – 10.30: Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari buruzko abenduaren 21eko 16/2023 Legearen gako nagusiak
- 10.30 – 11.15: DBEAren azken irizpen garrantzitsuenen laburpena toki-erakundeentzat
- 11.15 – 11.30: Galderak
- 11.30 – 11.50: Atsedena
- 11.50 – 12.50: "Eraso egin digute" eta orain zer? Mahai-ingurua
- 12.50 – 13.00: Galderak
- 13.00: Itxiera
Jardunaldia irekia eta doakoa izango da. Informazio guztia, izen emateak eta streamingera sarbidea
Harremanetarako datuak, zalantzarik izanez gero:
- CAU BiscayTIK 946 000 022
- formakuntza@biscaytik.eus