Konpartitu

defenDATU, DBEAren podcasta

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Agintaritza

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak hilabeteak daramatza Radio Vitoriako Consumidores programarekin elkarlanean. EITBk bere edukien plataforma berria, GUAU, estreinatu du eta aldi berean defenDATU sortu da; DBEAk programarekin egindako lankidetza guztiak eskuragarri dauden podcast gune bat da.

Podcast hau datu pertsonalen babesarekin, eskubide digitalekin eta ingurune digitaleko segurtasunarekin lotutako funtsezko gaiak gizarteari hurbiltzeko helburuarekin sortu da. Plataforma horretatik, edozein interesatuk eskuratu ahal izango ditu DBEAk programan egindako agerpenak. Irrati-programaren gai nagusia den kontsumoarekin erlazionatuta, pribatutasuna eta datuen babesarekin lotutako gaiei buruzko ezagutza eta esperientzian daude oinarrituta atalak.

Orain arte, adibidez, Marlaska Dekretu ezagun eta polemikoa jorratu da. Gainera, Interneten modu seguruan erosteari buruzko programa berezi bat dago. Amaitzeko, entzuleei euren esparria eman zaio, eta saiora bidalitako galderei erantzun. 

Informazio gehiago eta gertakarietara sarbidea izateko, ikusi defenDATU