Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2025eko urriaren 14ko ebazpenaren bidez, datu pertsonalen babeserako sarien X. edizioaren deialdia egin zuen eta 2026ko urtarriak 26ko EHAAn sari horien ebazpena argitaratu egin da.
Hortaz, Datuak Babesteko Sarien X. edizioan saritutako hautagaiei dagokienez Epaimahaiak hartutako erabakia, modalitate hauetan honakoa da:
Saria datuen babesaren arloko ibilbide profesionalari:
- - Saria: Patxi Etxeberria Guridi.
Saria datuen babesaren arloko ikerkuntza edo ekintzailetzari:
- - Saria: Francisco Javier Sempere Samaniego. «Régimen Sancionador en Protección de Datos» izenburuko lanarengatik (doktorego-tesia).
- - Accesita: Guillermo Lazcoz Moratinos. «Decisiones automatizadas en el RGPD. Responsabilidad proactiva para la salvaguardia de los derechos individuales» izenburuko lanarengatik.
- - Accesita: Estela Brión Berdote. «Protección de datos personales, redes sociales y menores de edad» (2025) izenburuko liburuarengatik.
Saria datuen babesaren arloko komunikazio, zabalkunde eta sormenari:
- - Saria: Maquinistas S. Coop. Mad. enpresa, Gardentasunaren eta Datu Babesaren Andaluziako Kontseiluak eskatuta kanpoko hedabideetan «Tiene sentido» leloarekin egindako komunikazio-kanpainarengatik, gizartean datuen babeserako eskubideari buruzko informazio- eta dibulgazio-lanean lagungarri izan baita.
Saria datuen babesaren arloko proaktibotasunari eta jardunbide egokiei:
- - Saria: Bilboko Udala, «Protección de datos personas usuarias del servicio de recogida de residuos con identificación bilborganik» izenburuko lanarengatik.