
Datorren ekainaren 29an, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak Donostiako Miramar Jauregian oroitzapen-jardunaldi bat egingo du, «Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) hamar urte: aktualitatea eta etorkizuneko erronkak» izenburupean.
Topaketa horretan arlo juridikoko, instituzionaleko eta teknologikoko hainbat profesional bilduko dira, eta gogoeta egingo dute datuen babeserako Europako esparruak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra onartu zenetik izanduen bilakaerari buruz, bai eta esparru horri erronka digital berriei egokitzeari buruz ere.
Jardunaldia 9:00etan hasiko da, instituzioen ongietorriaz batera, eta jarraian, hiru ponentzia izango dira, DBEOren perspektiba diferenteak ardatz hartuta:
- Francisco Javier Sempere Samaniegok araudiaren bilakaera aztertuko du «DBLOtik DBEOra: fitxategitik DBOra» izenburuko hitzaldian.
- Diana Alonso Blasek aztertuko du zein zeregin duen DBEOk Europan, Eurojust-en justizia-arloaren ikuspegitik.
- Lucia Arriola Garcíak sakon aztertuko du zer-nolako eragina duen Digital Omnibus izeneko legegintza-paketeak DBEOn eta Adimen Artifizialari buruzko erregelamenduan.
Jardunaldia amaitzeko, «DBEOn berrikuntzaren eta pribatutasunaren artean egon behar den oreka: ikuskapen-agintaritzen zeregina» izenburuko mahai-ingurua egingo da. Bertan, Unai Aberasturik eta Lorenzo Cotinok parte hartuko dute, eta Euken Barreña moderatzaile izango da.
Gaur egungo egoeraren ezaugarri dira gero eta azkarragoa den teknologia eta Europako esparru arau-emaile berriak, eta, alde horretatik, DBEAk datuen babesaren arloko ezagutza, eztabaida eta etengabeko eguneratzea sustatzearen alde hartua duen konpromisoaren erakusgarri da topaketa hori.













