HEDATUren Bigarren kongresuak hurrengoko urriaren 21ean Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da eta eta pribatutasunaz arduratzen direnen topagunea izango da berriz ere

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Agintaritza

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEAk) urriaren 21ean HEDATU Biltzarraren bigarren edizioa ospatuko du.

Jardunaldi berri honetan, pribatutasunaren profesionalak bilduko ditugu, DBEArekin batera adimen artifizialak administrazio publikoan planteatzen dituen erronkei ikuspegi praktiko batetik heltzeko.

Gainera, edizio honetan berrikuntza garrantzitsu bat egongo da: DBEAk tresna aitzindari bat aurkeztuko du, administrazioek adimen artifizialean oinarritutako sistemak ezartzeko asmoa dutenean sistema horien arrisku-maila katalogatzeko sortutako tresna, alegia. Mota horretako tresnen artean, datuak babesteko kontrol-agintaritza batek sortzen duen lehenengoa da hau.

URRIAREN 21A · 9:30–14:00

KOKALEKU BERRIA · EUSKALDUNA JAUREGIA (BILBO)

Kongresuko egitaraua honako hau da: HEDATU II. Kongresuko egitaraua


Orrialde hau partekatu