Ikastaroaren laburpena
Uda Ikastaroak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO/RGPD) aplikazio praktikoaren azterketa sistematiko eta kritikoa eskainiko du, indarrean daraman hamarkadaren ondoren, bereziki administrazio publikoetan eta erakunde pribatuetan izan duen eraginari arreta berezia eskainiz.
Doktrinan eta kontrol-agintarien zein auzitegien jardunean sortutako interpretazio-gai nagusiak landuko dira, erantzukizun proaktiboaren ereduak, datuak babesteko ordezkariaren figura, zehapen-araubideak eta Europako lankidetza-mekanismoak. Era berean, datu-gobernantzatik, ekonomia digitaletik eta sektore publikoko informazioaren berrerabileratik eratorritako erronkak aztertuko dira, eta bereziki Europako Batzordeak proposatu duen erreforma.
Genero-ikuspegi eta oinarrizko eskubideen ikuspegi zeharkakotik, datu-tratamenduek herritarrengan zein kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboengan sor dezaketen eragin diferentziala aztertuko da, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren dimentsioa politika publikoen eta irtenbide teknologikoen diseinuan eta ebaluazioan txertatuz.
Arreta berezia jarriko zaie adimen artifizialari, erabaki automatizatuei, lan- eta hezkuntza-inguruneko datu-babesari, eta DBEOren artikulazioari Europako arau-esparru berriekin, pertsona guztien babes eraginkorrera bideratutako ikuspegi inklusibo eta bermatzailea sustatuz.
Programa
2026-06-29
- 09:15 - 09:30: Erregistroa
- 09:30 - 09:45: Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
Hizkuntza: euskara
Inaugurazioa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariaren eskutik
Unai Aberasturi Gorriño | AVPD - Lehendakaria
- 09:45 - 10:20: “DBLOtik DBEOra: Fitxategitik DBOra“
Hizkuntza: espainiera
Francisco Javier Sempere Samaniego | Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (CGPJ) - Datuak babesteko ordezkaria. Letradua.
- 10:20 - 11:00: “DBEO, datuen babesaren Europako esparruaren atal bat: Europako justizia-arloaren ikuspegia (Eurojust)“
Hizkuntza: espainiera
Diana Alonso Blas | Justizia Penalaren arloko Lankidetzarako Europako Agentzia (EUROJUST) - Defentsa Publikoko Bulegoko burua / Datuak babesteko ordezkaria
- 11:00 - 11:30: Kafe atsedena
- 11:30 - 12:10: “Digital Omnibus: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta AAri buruzko Erregelamendua aldatzeak datuen babesean izango duen eragina“
Hizkuntza: espainiera
Lucía Arriola García | LKS Next Legal - LKS Next LEGALeko Zuzenbide Digitalaren Arloko arduraduna
- 12:10 - 12:50: Mahai-ingurua: “DBEOan berrikuntzaren eta pribatutasunaren artean egon behar den oreka: gainbegiratze-agintaritzen zeregina“
Hizkuntza: espainiera
Euken Barreña Caloca | Datuak Babesteko Euskal Agintaritza - Letradu instruktore-ikuskatzailea (Moderatzailea)
Unai Aberasturi Gorriño | Datuak Babesteko Euskal Agintaritza - Lehendakaria
Lorenzo Cotino Hueso | Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - Zuzendaria
- 12:50 - 13:15: Galderen txanda
- 13:15 - 13:30: Itxiera
Hizkuntza: euskara
Ainara Ugalde López | Datuak Babesteko Euskal Agintaritza - Idazkari nagusia














