Funtzio publikoa

Enplegatzaileek zilegi izango dute geolokalizazio-sistemen bidez lortutako datuak tratatzea, langileak edo enplegatu publikoak kontrolatzeko, Langileen Estatutuaren 20.3 artikuluan (ES) eta funtzio publikoaren gaineko legerian, hurrenez hurren, ezarritako eginkizunak betetzen dihardutenean, baldin eta eginkizun horiek haien lege-esparruaren barruan eta esparru horri dagozkion mugen barruan egikaritzen badira.

Hala eta guztiz ere, enplegatzaileek gailu horien existentziaren eta ezaugarrien jakitun ipini behar dituzte langileak edo enplegatu publikoak eta, hala badagokio, haien ordezkariak, aldez aurretik, berariaz eta argi eta garbi. Orobat jakinarazi behar diete aukera dutela irispiderako eskubidea, zuzentzeko eskubidea, ezerezteko eskubidea eta tratamendua mugatzeko eskubidea baliatzeko.

Orrialde hau partekatu