Hezkuntza
UNIBERTSITATEZ KANPOKO IKASTETXEAK
Bai, ikastetxeak nahitaez jakinarazi behar du zein ikasle onartu diren; izan ere, ikasleak norgehiagokako prozeduraren bidez onartzen dira, eta prozedura horretan inguruabar jakin batzuk baloratzen eta puntuatzen dira.
Hala eta guztiz ere, datuak argitaratzean, informazioa bereizi gabe eman beharko da. Hain zuzen ere, onartutako ikasleen zerrenda ikastetxearen barruan dauden iragarki-ohol fisikoetan edo onarpena eskatu dutenak soilik sar daitezkeen web-orri batean argitaratuko da.
Onartutako ikasleen datuak argitaratzean baremoaren azken emaitza soilik agertuko da, ez da argitaratuko emaitza partzialik, hala bereziki babestu beharreko datu edo informazioak ematen badira edo familiaren ahalmen ekonomikoa agerian jartzen bada. Informazio "partzial" hori eskura izango dute onarpen-prozesuan parte hartu duten interesdunek, baldin eta erreklamazioa aurkezteko asmoa badute.
Zerrenda horiek beharrezkoak ez direnean, kendu egingo dira; dena dela, ikastetxean gordeko dira, erreklamaziorik aurkeztuko balitz ere.
Bai, baldin eta ikasleei eta haien guraso edo tutoreei banaketa horren berri emateko bada, eta soil-soilik interesdun guztiek informazioa edukitzeko behar den arrazoizko denboran.
Ikastetxeak hezkuntza-arloko kudeaketarako plataformaren bat erabiltzen badu, komenigarria da ikasle, guraso edo tutore bakoitzak informazio hori eskuratzeko erabiltzaile-identifikazio bat eta dagokion pasahitza erabiltzea.
Bai, baldin eta irakaskuntza- eta orientazio-zereginetarako eskatzen badira, ikasle bakoitza bere espediente akademikoarekin identifikatzeko.
Kasu honetan, ikasleen datuak disoziatu beharko dituzte; hala, ikasle horiek ezingo dira identifikatu eta, beraz, datuak ez dira erabiliko ikasleen hezkuntzarako, baizik eta irakaslearen prestakuntzarako.
Baliteke ikasleen datuak lehenago disoziatu gabe erabili ahal izatea baldin eta ikasleek edo haien guraso edo tutoreek adostasuna ematen badute, 14 urtetik beherako haurrak direnean.
Irakasleak eskola zein ikasleri ematen dien eta haien espediente akademikoa izan ahal du eskura. Ikastetxeko gainerako ikasleen espedienteetara irispidea izatea ez da bidezkoa.
Gainera, osasun-arloko informazioa ere eskura izango dute, baldin eta irakaskuntza-lana egiteko eta ikasleak behar bezala zaintzeko beharrezkoa bada. Halaber, eskura izan beharko du alergiei eta elikadura-intolerantziei buruzko informazioa ere, edo ikasleek behar izan ditzaketen sendagaiei buruzkoa ere, ikasleak behar bezala zaindu ahal izateko ikastetxean bertan nahiz ikastetxetik kanpo egiten dituzten jardueretan, halakoak irakaskuntza-programazioaren barruan badaude (txangoak, bidaiak...).
Ikasleak adinez nagusiak badira (18 urte), haien gurasoek eskatu ahalko dute kalifikazioetara irispidea izateko haien seme-alaben hezkuntza-gastuez edo elikadurarako gastuez arduratzen direnean; beraz, kasu honetan gurasoen interes legitimoa dago beren seme-alaba adinez nagusien mantenuarengatik, haien ikasketen bilakaerari buruz; bada, seme-alaba horien eskubide eta askatasunak ez daude interes horren gainetik.
Orokorrean, bi gurasoek eskubidea dute beren seme-alaben hezkuntza-prozesuari buruz informazio berbera jasotzeko; horrek esan nahi du ikastetxeak informazio horren bi kopia igorri beharko dituela, salbu eta guraso-ahala gurasoetako bati kentzeko ebazpen judizial bat edo adingabearekin edo haren familiarekin komunikatzeko debekatzen duen neurri penal bat aurkezten bada.
Orokorrean, kalifikazioak ikasleei beraiei, gurasoei edo tutoreei eman behar zaizkie.
Kalifikazioak hezkuntza-plataformen bitartez argitaratzen badira, kalifikazio horietara irispidea izan ahalko dute soilik plataformarako sarbidea izateko kredentzialak dituztenek, ikasleek, gurasoek edo tutoreek, eta irispidea ezingo du eduki beste inork ere.
Bai; lekualdatzerik egonez gero, Hezkuntzako Lege Organikoak baimendu egiten du datuak ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxe berriari komunikatzea, hari edo haren guraso edo tutoreei adostasunik eskatu behar izan gabe.
Ikasleen trukerako edo autonomia-erkidegotik kanpoko beste ikastetxe batzuetan egin beharreko aldi baterako egonaldietarako ere bidezkoa izango litzateke ikaslearen datu pertsonalak komunikatzea, ikastetxe horrek bere irakaskuntza-lana eta lan horri dagokion administrazio-kudeaketa bete ahal izan ditzan. Dena dela, hezkuntza-jarduera behar bezala egiteko eta adingabea zaintzeko beharrezkoak diren datuak besterik ez dira transmititu beharko. Kasu horietan guraso-ahalaren titularren baimena ere beharko da, ikasleak truke-programetan edo aldi baterako egonaldietan parte hartu ahal izan dezan.
Hezkuntza-administrazioa: bai, ikastetxeek ikasleen datu pertsonalak komunikatuko dituzte beharrezkoak badira beren eskumenak betetzeko, adibidez tituluak emateko.
Gizarte-zerbitzuak: bai, baldin eta gizarte-zerbitzuek hala erantzuna eman ahal badiote adingabearen arrisku- edo babesgabetasun-egoerari. Kasu honetan, datu pertsonalak komunikatuko dira adingabearen interes gorenaren, Adingabeen Babes Juridikoaren Lege Organikoan (ES) jasota dagoen horren babesean, eta interesdunen adostasuna ez da beharrezkoa izango.
Irakaskuntza arautuan, online eskolak ematean nahiz online azterketak egitean, datuen tratamendu bat egiten ari da, eta horretarako ez da ikasleen adostasuna behar, ezta haien guraso edo tutoreena ere; izan ere, legitimatuta dago interes publikoko xede bat egiteagatik, hau da, hezkuntza-eginkizuna betetzeagatik, zeina lege-mailako arau batean xedatuta baitago, Hezkuntzako Lege Organikoan, alegia (23. xedapen gehigarria). Irakasleen adostasuna ez da behar, haiek kontratu- edo estatutu-harreman bete behar baitute hezkuntza-eginkizuna egiteko.
Bitarteko teknologikoak (plataformak, aplikazioak...) eskura jartzen dituztenek, berriz, datu pertsonalak tratatzen dituzten neurrian, tratamenduaren eragile dira datuen arduradunen kontura; azken horiek dira ikastetxeak eta hezkuntza-administrazioak, ikastetxearen titularra zein den kontuan hartuta. Arduradunek eragileak hautatu eta kontratatu behar dituzte Erregelamendu Orokorrak eskatzen duenaren arabera (28. artikulua) eta, zeregin horretarako, datuak babesteko ordezkarien aholkua baliatu ahal dute. Datuak babesteko ordezkariak nahitaez izendatu behar dira hezkuntzarako eskubidea arautzen duen legerian (3/2018 Lege Organikoaren, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoaren 34.1.b artikulua) ezartzen diren maila guztietan.
Halaber, irakasleek, hezkuntza-eginkizuna online betetzen dutenean, datuen tratamenduaren arduradun diren ikastetxeek edo hezkuntza-administrazioak euren esku jarri dituzten bitartekoak erabili beharko lituzkete.
Ikastetxeek edo hezkuntza-administrazioak ezarritako protokolo, jarraibide, gida edo orientabideei jarraitzeaz gain, eta ebaluazio-probak eta online eskolak kontrolatzeko eskura jarritako neurri egoki eta proportzionalak hartzea ezertan galarazi gabe, horiek guztiak egitean ahalik eta gutxien ukitu beharko da ikaslearen, familien eta irakasleen pribatutasuna; hartara, ahal dela, gizarte, ekonomia, erlijio edo ideologia arloetan haien ezaugarriak agerian jartzen duen informazio pertsonalik ez da atzituko.
Ahal den neurrian, eta bideragarria bada, eskolak emateko eta azterketak egiteko, ikasleen eta irakasleen etxebizitzetan neutroena den lekuan egin beharko dira, eta irudiak gehienez ere azterketak berrikusteko ezarritako denboran kontserbatu beharko dira, ez luzaroago.
Nolanahi ere, irudi eta audio umiliagarri eta iraingarriak grabatzea eta hedatzea datuak babesteko araudiaren urraketa da eta, gainera, bestelako erantzukizunak ere sor daitezke.
Ahotsa eta irudia datu pertsonalak dira, zuzenean edo zeharka pertsona bat identifikatzeko aukera ematen baitute; beraz, irudi horiek atzitu, grabatu edo erreproduzitzea datuen tratamenduak dira, eta datuak babesteko araudiaren mendean daude oso-osorik. Aldiz, irudien bidez pertsona bat identifikatzea ezinezkoa bada (bizkarra soilik ikusten zaiolako edo bere irudia pixelatuta dagoelako), ez dago datu pertsonalik.
Baldin eta tratamenduaren helburua bada aurrez aurreko eskoletara joan ezin den ikasle batek saioetara irispidea izateko eskubidea bermatuta izatea eta hala saihestea bazterkeria-egoerak gertatzea eta ikasle hori hezkuntza-prozesutik kanpo geratzea, ikastetxeak hainbat legitimazio-oinarri dauzka; alde batetik, lege-eginbehar bat betetzea (Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua), kasu honetan irakaskuntza-eginkizuna egikaritzea, zeina Hezkuntzako Lege Organikoaren91. artikuluan jasotzen baita; eta bestetik, irakaslearen funtzionario-harremana edo kontratu-harremana, zeinaren bitartez irakasleak ikastetxean irakaskuntza-eginkizunak betetzen baititu (Erregelamendu Orokorraren 6.1.b artikulua).
Hala eta guztiz ere, minimizatzeko printzipioa betetze aldera ( Erregelamendu Orokorraren 5.1.c artikulua), irudia/ahotsa grabatzea bidezkoa izango litzateke baldin eta Hezkuntza Administrazioaren iritziz nahitaezkoa bada hezkuntza-zerbitzua kalitate-bermearekin emateko, ikasleek hezkuntza jasotzeko duten eskubidea benetan eta modu efektiboan bermatze aldera.
Kasu horretan, eta gardentasunaren eta informazioaren printzipioa betetzearren, ikastetxeak abisuen bitartez hainbat alderdi komunikatu ahalko lituzke: irudiak ikusten, atzitzen edo erreproduzitzen dira irakaskuntza-xedeetarako eta ez beste ezertarako ere; ikasleek ezingo dituzte grabatu, ezta erreproduzitu ere, eskolen jarraipena egiteko eman zaizkien irudiak edo agiriak; izan ere, hala eginez gero, baliteke administrazio-erantzukizunak, erantzukizun zibilak edo penalak ere izatea; irakasleek nahiz ikasleek euren ingurunea egokitu beharko dute, hirugarrenak kameraren bidez ikus ez daitezen; horrez gain, Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren gainerako alderdiak azaldu ahalko lituzke, adibidez interesdunek beren datu pertsonalei buruz dauzkaten eskubideak (datuak irispidean izateko eskubidea, datuak zuzentzeko edo ezerezteko eskubidea, tratamendua mugatzeko eskubidea, tratamenduari aurka egitekoa eta abar).
UNIBERTSITATEAK
Aurrez aurreko eskolak nahiz ez-presentzialak hainbat helburutarako eman daitezke, adibidez eskolak denbora ez-errealean emateko material gisa erabiltzeko, ebaluazioa prestatzeko ikasketa-material gisa, beste irakasgai edo ikastaro batzuetarako material lagungarri gisa... horietan guztietan, irudia, soinua eta testua grabatzeagatik datuak babesteko araudiak eta jabetza intelektuala babesteko araudiak babestutako datu pertsonalen eta edukien tratamendua egiten ari da.
Datuak babesteko araudian datuen tratamendu guztiak eraendu behar dituzten printzipio batzuk jasotzen dira, eta helburua mugatzeari buruzko printzipioak berekin dakar grabazioak irakasgaiaren eremuan soilik erabili behar direla, eta irakasleei eta ikasleei informazioa eman behar zaiela egiten ari den datu-tratamenduari buruz.
Ikasle batek eskola bere kabuz grabatu nahi badu, eskolara joaten diren guztiek adostasuna eman beharko dute.
Eskola aurrez aurre nahiz modu ez-presentzialean hasi aurretik, eta eskola grabatzeari ekin aurretik, ikasleei ohartarazi beharko zaie saioa (irudia, soinua eta txata) grabatuko dela; hala, ikasleek informazioa izango dute horri buruz, eta Erregelamendu Orokorraren 12. artikuluan (EU-ES) xedatuta dagoena beteko da.
Halaber, ohartarazi beharko da grabazioak ezingo direla erabili irakaskuntza ez den beste zeregin baterako; beste ezertarako erabili nahi izanez gero, ukitu guztien berariazko adostasuna eduki beharko da .
Eskola ez-presentzialak ematen badira, ikasleei honako hau ohartarazi beharko zaie: eskola horietan zerbait esaten badute, esandako hori irakaskuntza-jardueraren zatitzat joko da eta komenigarria litzateke beren elkarreraginerako eremua egokitzea, familiaren eta hirugarrenen intimitatea babesteko.
Eskolen grabazioa deskargatzea, banatzea edo hedatzea eta, bereziki, sare sozialetan edo apunteak konpartitzeko zerbitzuetan partekatzea datuak babesteko eskubidearen aurka doa, baita norberaren irudirako eskubidearen eta jabetza intelektualaren eskubideen aurka ere. Erabilera horiek debekatuta daude, eta baliteke arau-hausleak diziplina-, administrazio- edo ondare-erantzukizuna izatea.
Irakasleek beste helburu akademiko batzuetarako sortutako materiala erabili ahalko dute baldin eta beren irudia eta ahotsa agertzen badira, baina ez ikasleen edo hirugarren pertsonen irudia eta ahotsa agertzen badira, non eta ikasleen eta hirugarrenen berariazko adostasunik ez daukan.
Orokorrean, grabazioak gehienez ikasturtean egongo dira erabilgarri, non eta ez diren ikasleen ebaluaziorako ebidentziak.
Irakasle batek material horiek beste jarduera akademiko batzuetarako berrerabili nahi baditu, aurretiaz ikasleen edo hirugarren pertsonen datu pertsonal guztiak ezabatu beharko ditu, non eta interesdunek berariaz adostasunik eman ez duten.
Nolanahi ere, grabazio horren kopia bat -behar bezala blokeatuta- gorde ahalko da, unibertsitateak legezko betebeharrak bete ditzan.
Bai, aurka egiteko eskubidea egikaritu ahalko da justifikazio egoki bat badago, adibidez, irakaskuntza-lanarekin zerikusirik ez duten irudiak grabatu badira, online ikastaroen kasuan senideren bat atzeko planoan agertzen bada...
Komenigarria litzateke unibertsitate-irakaskuntzako zentroak aurretiaz eta behar beste denbora lehenago prozedura bat prestatzea eskubide hori egikaritu ahal izateko, eta hala badagokio, ordezko konponbideak ere bilatzea.
Hasieran, ikasleak jardueretara joaten direla eta beraietan parte hartzen dutela kontrolatzeko, nahikoa da ikasgela birtualaren identifikazio- eta sarbide-sistema arruntak erabiltzea, baldin eta sistema horietan datu biometrikorik erabiltzen ez bada.
Ikasleen urrutiko konexioak berekin dakar datu pertsonalen tratamendua. Unibertsitateak tratamendu horren baldintzen berri eman behar du.
Eskolen jarraipenerako gailu konpartituak erabiltzen badira, hirugarrenen intimitatea gordetzeko profilak sortzea gomendatzen da, hala gordeko baita gailu horiek erabiltzen dituzten gainerako pertsonen pribatutasuna.
Ikasleei eskatu ahalko zaie aplikazioak beren ordenagailuetan instalatzeko baldin eta unibertsitateak aplikazio horien lizentzia badauka eta aplikazioek datu pertsonalen babesa bermatzen badute.













