Jabeen erkidegoak
Arlo horretan sortzen diren auziak ebazteko eskumena Datuak Babesteko Espainiako Agentziak duen arren, DBEAk, laguntza emateko, gai horretan sortu diren auzi hauek argitaratzen ditu.
Pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua (kasu honetan erkidegoko higiezinen jabeen izen-abizenak, helbidea edo posta elektronikoko helbidea) egiten dutenez, datuak babesteko araudian xedatuta dagoena bete behar dute.
Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluak (EUS-ES) zehazki ezartzen du datu-tratamenduaren arduradunek zein kasutan izendatu behar duten datuak babesteko ordezkaria, eta jabeen erkidegoen kasuan ez litzateke halakorik behar.
Jabeen erkidegoak finken administratzaile bat kontratatuta badauka, erkidegoa izango da tratamenduaren arduradun, eta administratzaileak tratamenduaren eragile gisa jardungo du. Jabeen erkidegoaren eta administratzailearen arteko harremanak datuen babesari buruzko araudia bete dezan, Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluan (EUS-ES) jasotzen diren baldintzak bete beharko dira.
Tratamenduaren arduradunak eta eragileak eginbehar batzuk bete beharko dituzte; adibidez, tratamendu-jardueren erregistroa egin, informazio-eskubidea bete, datuak babesteari buruzko eskubideak artatu eta tratamenduak legitimoak diren ala ez zehaztu.
Tratamenduaren arduradunak eta eragileak legitimitatea dute erkidego bateko higiezinen jabeen datuak tratatzeko, datu horiek erkidegoaren gaien kudeaketa arrunterako beharrezkoak direnean; hala, Jabetza Horizontalaren Legean (EUS-ES) ezarritako legezko eginbeharrak betetzen dituzte. Beraz, jabeen datu pertsonalak Jabetza Horizontalaren Legean jasotakoez bestelako helburu batzuetarako tratatu nahi badira, jabe horien adostasun argia, berariazkoa eta informatua beharrezkoa izango da.
Bai, jabeak hori eskura jartzen badu komunikaziorako kanal gisa. Hala ere, jabea talde batean ezingo da sartu haren adostasun argi, berariazko eta informaturik gabe.
Bai, ulertzen baita jabeen erkidegoak interes legitimoa duela ezbeharra ahalik eta lasterren konpontzeko eta, hala, kalteak saihesteko.
Bai, baldin eta posta elektronikoko helbide hori jabeak eman badu eta finken administratzaileak erkidegoarekiko harremanak kudeatzeko erabiltzen badu. Beste edozertarako, adibidez publizitaterako edo marketinerako, jabeen adostasuna beharrezkoa izango da.
Orokorrean, erkidegoaren atarian/ohar-oholean kuoten ordainketa egunean ez daukaten jabeen zerrenda argitaratzea ez dago datuak babesteko araudiaren babespean.
Hala eta guztiz ere, Jabetza Horizontalaren Legeak (EUS-ES) aukera ematen du zordunen nortasuna eta zordun horiek erkidegoarekin dauzkaten zorrak argitaratzeko eta, horrenbestez, datu horiek jabeen batzarrerako deialdian sartzeko.
Salbuespen gisa, eta jabeari zitazioa edo jakinarazpena egiten saiatu arren hori egitea ezinezkoa bada jabeak zitazioetarako eta jakinarazpenetarako emandako helbidean edo, helbiderik egon ezean erkidegoarena den pisu edo lokal batean egitekoa ezinezkoa izan bada, erkidegoaren iragarki-oholean edo beren-beregi orokorrean erabiltzeko eta edonork ikusteko moduan prestatuta dagoen leku batean argitaratu ahalko da. Kasu horretan, argitaratutako dokumentuarekin batera agerrarazi beharko dira argitaratzeko arrazoiak, eta idazkari aritzen den pertsonak eginbidea egin beharko du.
Bai, Jabetza Horizontalaren Legeak 16. Artikuluan (EUS-ES) honako hau dioelako: jabeen batzarrerako deialdian adieraziko da nor diren erkidegoarekin mugaeguneratutako zorrak ordaindu ez dituzten jabeak; bertan ohartaraziko da horiek guztiek boto-eskubiderik ez dutela izango. Beraz, zordunak nor diren jakiteko eskubidea dute.
Bankuarekin kontu korronte bat irekitzeagatik eta erabiltzen hasteagatik, banku horrek jakin behar ditu legezko ordezkariaren identifikazio-datuak, bai eta urtero gertatzen diren aldaketak nahiz kontu horri buruzko eragiketetarako lehendakariak emandako sinadura-ahalmena -independentea edo baterakoa- duten erkidegoko kargudunen datu pertsonalak ere.
Hala eta guztiz ere, datu horiek komunikatzeko, jabeen erkidegoaren administratzaileak egindako ziurtagiria edo ahalordetzeko beste agiri bat erabili ahalko da.













