Kontseilu Aholku-Emailea
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariak kontseilu aholku-emaile baten laguntza izango du; honako hauek izango dira kontseilukide:
- Eusko Legebiltzarraren ordezkari bat, Legebiltzarrak berak izendatua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzak izendatua.
- Lurralde historiko bakoitzeko ordezkari bat, lurralde historiko horrek izendatua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateen ordezkari bat, Euskadiko Udalen Elkarteak izendatua.
- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen ordezkari bat, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak izendatua.
- Bi aditu, bat informazioaren teknologietakoa eta bestea Zuzenbidearen arlokoa, datuen babesaren arloko Zuzenbidean eta jardunbidean ezagutza egiaztatuak dauzkatenak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek txandaka izendatuak.
- Aditu bat, Cyberzaintza Euskadiko Zibersegurtasun Agentziak izendatua.
Kontseilu aholku-emailearen osaeran emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izateko ahalegina egiten da, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokiaz hornituak.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariak erabakiko du kontseilu aholku-emailea noiz bilduko den; baina sei hiletik behin bildu beharko da, gutxienez.
Kontseilu aholku-emaileak hartutako erabakiak ez dira inoiz lotesleak izango. Halarik ere, lege honen 15. artikuluan aipatzen den araugintza-ahalaren arabera dagokion bezala, lehendakariak legea eta legea bera garatzeko araudia interpretatzeko zirkularrak onartu aurretik, nahitaezkoa izango da kontseilu aholku-emaileak txostena egitea, hargatik eragotzi gabe txosten horiek ere lotesleak ez izatea.
Hemen aurreikusita ez dagoen guztian, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Estatutuak ezarriko ditu kontseilu aholku-emailearen araubidea, antolaketa, eskumenak eta funtzionamendua.
Gaur egun, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Kontseilu Aholku-emaileko kideak honako hauek dira:
Eusko Legebiltzarraren ordezkaria, Eusko Legebiltzarraren Mahaiak izendatua 2013ko otsailaren 19ko bileran:
- Montserrat Auzmendi del Solar andrea, Eusko Legebiltzarreko legelaria.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaria, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2024ko ekainaren 30eko Erabaki bidez izendatua:
- Agustín Zubillaga Rego jauna, Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordea.
Lurralde historikoen ordezkaria, Foru Aldundien arteko erabaki bidez izendatua:
- Igor Canoura Otermin jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatutako ordezkaria.
Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko toki-erakundeen ordezkaria, EUDELek izendatua:
- Raúl García Ezquerro jauna, Biasteriko alkatea.
Informatikako aditua, Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearen 2004ko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez izendatua:
- Eduardo Jacob Taquet jauna, unibertsitateko Ingeniaritza Telematikoko katedraduna.
Oinarrizko Eskubideetan aditua, Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearen 2004ko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez izendatua:
- Iñaki Esparza Leibar jauna, Zuzenbide Prozesaleko katedraduna.
Egun, Kontseilu Aholku-emailearen lehendakaria Javier Bikandi Irazabal jauna da.













