Lehendakaria

Unai Aberasturi Gorriño

DBEAren lehendakaria, gaur egun, Unai Aberasturi Gorriño da. 2023ko uztailaren 4an izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, 101/2023 Dekretuaren bidez.

Curriculum vitae 

Agintaritzaren lehendakariaren erantzukizuna da Euskadin datuak babesteko oinarrizko eskubidea betetzen dela zaintzea. Eginkizun hori independentzia osoz betetzen du, beste ezein organismoren jarraibiderik jaso gabe, eta objektibotasunez eta zorroztasunez jokatzeko konpromisoarekin. 

Eusko Jaurlaritzak izendatzen du lehendakaria, baina izendapen hori Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu behar du. Horretarako, proposatutako pertsonak datuen babesaren arloan prestakuntza, esperientzia eta jakintza sendoa izan dezala baloratzen da. Agintaldiak bost urte irauten du eta behin bakarrik berritzen da. 

DBEAren lehendakariaren kargua goi-kargu instituzionala da, sailburuordearen parekoa. Izendatutako pertsona funtzionario publikoa bada, agintaldiak irauten duen bitartean zerbitzu berezien egoerara igarotzen da. Gainera, ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzeko Legea) eta lege hori garatzeko araudian xedatutakoa aplikatuko zaio.  

Kargua kendu ahal zaio arrazoi oso zehatz batzuengatik: berak hala eskatzen badu, delitu astun batengatik kondenatu badute, bere eginbeharrak urratu baditu, bere eginkizunak gauzatzeko gai ez dela deklaratu bada edo bateraezintasunen bat badu. Azken kasu horietan, Eusko Legebiltzarrak berretsi behar du erabakia. 

DBEAren lehendakariak hartzen dituen erabakiak administrazio-arloan behin betikoak dira, baina auzitegietan errekurtsoa jar daiteke haien aurka. 

Urtero, lehendakariak Agintaritzaren jarduerari buruzko txostena prestatzen du, eta Eusko Legebiltzarrari, Eusko Jaurlaritzari eta datuen babeserako Estatuko gainerako agintaritzei komunikatzen die. Txosten hori DBEAren webgunean ere argitaratzen da, guztiek kontsultatu ahal izan dezaten. 

Lehenago lehendakari izan direnak: 

  • 2016-2023: Margarita Uria Etxebarria
  • 2012-2016: Iñaki Pariente de Prada
  • 2004-2012: Iñaki Vicuña de Nicolás
Orrialde hau partekatu