Osasuna
14 urtetik gorako adingabeek, ezgaituta ez badaude, informaziorako autodeterminazioak berekin dakartzan eskubideak egikaritzeko bidea izan behar dute.
Hala ere, guraso-ahala egikaritzen duten gurasoek edo adingabearen legezko ordezkariek -baita 14 urtetik gorako adingabearen ordezkariek ere-, hain zuzen ere legezko ordezkari izateagatik, adingabearen informaziorako irispidea izan dezakete eta horrek ez du esan nahi informazioaren konfidentzialtasuna urratzen denik.
Hala eta guztiz ere, lege batek hala ezartzen badu, edo gurasoen edo legezko ordezkarien eta adingabearen beraren artean interes-gatazka badago, baliteke gurasoek edo legezko ordezkariek adingabearen osasunari buruzko datu jakin batzuen gainean eskubideak modu mugatuan egikaritu behar izatea adingabearen interes gorenaren babesaren printzipioa aplikatzeko, kontuan hartuta kasu zehatzaren inguruabarrak.
Pertsona orok du bere historia klinikoko dokumentazioa eskuratzeko eskubidea eta bertan ageri diren datuen kopia bat eskatzeko ere bai.
Hala ere, pazienteak bere historia klinikoa atzitzeko duen eskubidea ezin izango du erabili, baldin eta historia horretan pazientearen interes terapeutikorako jasota dauden datuek hirugarren pertsonen konfidentzialtasunerako eskubidea kaltetzen badute, eta baldin eta profesionalek historian parte hartzeko duten eskubidearen kalterako bada; izan ere, profesionalek atzipen eskubidearen aurka egin dezakete haien ohar subjektiboen erreserba erabiliz.
Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubideak eta Betebeharrak erregulatzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legearen 18.4 artikuluak (ES) baimena ematen die hildako pazientearekin ahaidetasun edo izatezko harremana duten pertsonei hildakoen historia klinikoak atzitzeko, hildakoak ez badu berariaz debekatu bere historia lagatzea. Horrez gain, legeak dioenez, osasunean arriskuren bat izan dezakeela-eta, beste hirugarren batek ere historia klinikoa atzitu nahi badu, beharrezko datuak baino ezingo ditu atzitu.
Medikuntza pribatuan aritzen diren medikuek nahiz osasun-zentro publiko eta pribatuek nahitaez aplikatu behar dituzte segurtasun-maila egokia lortzeko neurri tekniko eta antolakuntzakoak, kontuan hartuta eskura dagoen puntako teknologia eta aplikazioaren kostua, bai eta tratamenduaren nolakotasuna, eremua, testuingurua eta helburuak ere, eta halaber pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako tratamenduak izan ditzakeen askotariko probabilitate eta larritasun-mailako arriskuak.
Nolanahi ere, inplementatzen diren segurtasun-neurriek bermatu behar dute daten konfidentzialtasuna, baita osotasuna eta eskuragarritasuna ere; gainera, gorabehera fisiko edo tekniko bat gertatuz gero datu pertsonalen eskuragarritasuna berrezar liteke. Ezarritako segurtasun-neurriak aldian-aldian ebaluatu behar dira.
Tratamenduaren arduradunak (normalean medikuak, osasun-zentroak edo osasun-administrazioak) eta eragileak (kanpoko zerbitzuen emaileek, adibidez hirugarren entitate batzuekin kontratatutako odol-analisiak nahiz bestelako probak egiten dituztenek) beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte, beren agintaritzapean jarduten duten pertsona guztiek, datu pertsonaletarako irispidea dutenean, datu horiek haien jarraibideen arabera tratatu ahal izan ditzaten.
Osasun-arloko profesional batek historia kliniko baterako irispidea izango du bere lana egiteko beharrezkoa delako. Ez da zilegi irispidea izatea beste kasu batzuetan: jakin-mina asetzeko, paziente bati buruzko informazioa ezagun bati edo auzoko bati emateko...
Bai, laga ahal dira, horretarako legitimaziorik badago. Adibide bat: osasun pribatuko erabiltzaile bat mediku batengana edo osasun-zentro batera joaten denean (aseguru-etxearen txartelarekin), medikuak beharrezkoa den gutxieneko informazioa ematen dio entitateari, emandako osasun-zerbitzugintza ordain dadin.
Ez. Enplegatzaileari ematen zaion informazioa da langilea lanerako GAI ala EZ GAI den, ala gai izan arren egokitzapenik behar duen; baina ezin diote informaziorik eman bere langileen proba medikoen emaitzei buruz.
Baja-parteak langilearen ezintasun-prozesua bideratzen ari den medikuak egiten ditu, eta partearen bi kopia ematen ditu: bat langilearentzat eta bestea lan egiten duen enpresan entregatzeko.
Bajaren parte medikoan langilearen datu pertsonalak agertuko dira eta, gainera, bajaren data, baja sortu duen kontingentzia, diagnostikoaren kodea, langilearen zereginaren kode nazionala, prozesuaren gutxi gorabeherako iraupena eta, hala badagokio, argibide bat, prozesua lehengo beste prozesu baten berrerortzea izanez gero eta, gainera, kasu horretan, prozesu berria sorrarazi duen prozesuaren bajaren data.
Halaber, hurrengo azterketa medikoa zein datatan egingo den agerraraziko du.
Hasieran, hirugarren bati informazioa emateko arriskua egongo litzateke eta, beraz, segurtasun-arrazoiengatik ez litzateke halakorik egin behar.
Egin ahalko litzateke baldin eta informazio-eskatzailea identifikatzeko protokolorik balego. Horretarako eskatuko lirateke izen-abizenak, NAN zenbakia, deitzeko erabiltzen duen telefono-zenbakia -profesionalari bere garaian eman zion berbera-, posta elektronikoko helbidea, osasun-txartelaren zenbakia eta abar...
Ziur jakin beharko litzateke titularrak berak eskatzen duela informazioa.
Bideozaintzarako kameren helburua da pertsonen eta instalazioen segurtasuna bermatzea; hortaz, instalatu ahal dira, baldin eta horren berri ematen bada, normalean informazio-kartel bat jarriz.
Informazioa eskatu ahal da: kamerek zein helburu duten, grabazioak zenbatean gordeko diren, eskubideak egikaritzeko aukerarik dagoen, eta instalazioaren arduraduna nor den. Normalean sarbideetan eta korridoreetan egon ohi dira, eta ez medikuaren kontsultaren barruan.
Ez. Adostasuna eskatu behar diote pazienteari edo haren senideei (pazienteak gaitasunik ez badu), informazio hori emateko. Egoera gatazkatsuak saihesteko oso garrantzitsua da informazio hori ezeren aurretik ematea eta pazienteari aditzera ematea alderdi praktikoan zein ondorio egon daitezkeen, informazioa emanez gero.
Langileen Estatutuak eremu pribatuan eta 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak Administrazio Publikoen eremuan legitimitatea ematen dute pazientearen informazioa haren senideei edo harekin lotura duten pertsonei komunikatzeko, frogagiria eskatzen badute; hala, enplegatzailearen aurrean egiaztatu ahal da senidearen edo norberarekin izatezko harremana duen pertsonaren ebakuntzarengatik edo gaixotasunarengatik baimen ordaindua edukitzeko eskubidea, non eta pazienteak horri uko egiten ez dion.
Osasun-zentro batek egindako ziurtagiri edo frogagiriek minimizazioaren printzipioaren eskakizunak bete behar dituzte, eta lan-arloko baimena lortzeko eskubidea ematen duten inguruabarrak gertatzen direla egiaztatzeko ezinbestekoa den informazioa soilik jaso behar da beraietan.
Ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurriei buruzkoaren arabera, COVIDaren probak egiteko baimena duten laborategi publiko eta pribatuek osasun-agintaritzei igorri behar dizkiete egindako proba guztien datuak (25. artikulua).













