Arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak herritarren eskura jartzen du arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema hau (ABIS). Lehentasunezko komunikazio-tresna da Europar Batasuneko Zuzenbidearen arau-hauste izan daitekeen edozein egite edo ez-egiteri buruzko, edo arau-hauste penal edo administratibo astuna edo oso astuna izan daitekeen edozein egite edo ez-egiteri buruzko informazioa emateko, betiere informazioa DBEAren jarduerarekin eta funtzionamenduarekin lotuta badago eta otsailaren 20ko 2/2023 Legearen 2. artikuluan (arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzekoa eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko legea, UBIPBL) aipatzen diren xedapenak betetzen badira.
Barneko informazio-sistema DBEAren zerbitzuko langile diren informatzaileei aplikatuko zaie, baita instituzioaren jarduerarekin eta funtzionamenduarekin lotuta dauden pertsonei ere, UBIPBLn ezarritako baldintza eta bermeekin.
Berme nagusiak:
- Konfidentzialtasuna eta anonimotasuna: Sistemak bidea ematen du komunikazio anonimoak bidaltzeko, eta bermatzen du uneoro informatzailearen identitatea erabat isilpean gordeko dela.
- Errepresaliarik ez: Guztiz debekatuta geratzen dira kanala modu arduratsuan erabiltzen duten pertsonen kontrako errepresaliak, edozein motatakoak izanik ere.
- Datuen babesa: Informazioa DBEOren eta DPBEDBLOren arabera kudeatzen da.
Prozedura eta epeak:
- Hartu izanaren agiria: 7 eguneko epean.
- Kudeaketa: Sistemaren arduradunak, behar bezalako independentziaz, espedientea instruituko du, egitateak eta instrukzioan ateratarako ondorioak baloratuz.
- Ebazpena: Informatzaileari erantzun xehatua emango zaio gehienez 3 hilabeteko epean (bereziki konplexuak diren kasuetan izan ezik).
Irispidea izateko kanala:
Informatzaileek kanal hau erabil dezakete; nolanahi dela ere, Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentera edo autonomia-erkidegoan dagozkion agintaritzetara jo dezakete.













