Toki administrazioa
ERROLDA
Bai, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
- Ziurtatzea egokiak, beharrezkoak eta ez gehiegizkoak diren datuak erabiltzen direla, orokorrean izena, abizenak eta helbidea.
- Datuak espediente jakin batzuei buruz komunikatzea behar bezala justifikatutako beharrizanetarako, alegia, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko Legean ezarrita dauden Udaltzaingoaren/Ertzaintzaren interes publikoko zereginetarako.
- Datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzea.
- Erroldako datuak Poliziari ezingo zaizkio inola ere komunikatu modu masiboan.
Komenigarria da bitarteko teknikoak ezartzea; hala, udaltzaingoak, datu pertsonalak komunikatzeko, bere bulegoetan bertan udal erroldara irispidea izan ahalko du, lehenago azaldu diren baldintzak kontuan hartuta.
Bai, erroldako datu horiek erabiltzen badira herritarren beharrizan eta gogoak betetzeko lagungarriak izango diren jarduerak sustatzeko eta zerbitzu publikoak emateko, bai eta Toki Administrazioaren jarduerari buruz informaziorik zabalena emateko eta herritarrek gizarte-bizitzan parte har dezatela bideratzeko ere. (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 25. (EUS-ES) eta 69. (EUS-ES) artikuluak).
Orokorrean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 16.3 artikuluak (EUS-ES) legitimitatea ematen du erroldako datuak beste administrazio publiko batzuei lagatzeko ukituaren adostasunik gabe. Datu horiek nahitaezkoak izan behar dira eskaria egin duten administrazio horiek euren eskumenez baliatu ahal izateko, eta bakar-bakarrik lagako zaizkie helbidearen edo egoitzaren gaineko datuak ezinbestekoak badira.
Halaber, erroldako datuak erabili ahalko dira estatistika ofizialak prestatzeko, eta estatistika horiei buruz sekretu estatistikoa bete beharko da.
Dena dela, higiezinaren jabeak interes legitimoa aldarrikatu ahal du, eta udalak hori kasuz kasu aztertu beharko du, hirugarrenen datuak lagatzeko legitimitatea emateko, baldin eta errentatzaileak eta errentariak itun bat badute, zeinaren bitartez azken horrek errentatzaileari higiezinean erroldatuta egoteari buruzko agiriaren kopia bat emango dion.
OSOKO BILKURA ETA ZINEGOTZIAK
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak (EUS-ES) eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak diotenez, osoko bilkurak grabatzeko eta grabazioen zabalkunderako adostasuna eskatu behar izatetik salbuesten duen lege-gaikuntza dago. Hala eta guztiz ere, salbuespen hori dena delako osoko bilkuraren bileran parte hartu dutenei soilik aplikatu beharko litzaieke, eta ez parte hartu duten edo gonbidatuta egon diren beste pertsona batzuei; izan ere, ordezkaritza-organo horretako kideen eginkizuna da beren irudien eta ahotsaren tratamendua onartzea, adostasunik adierazi gabe eta, ahal dela, ahalegina egin beharko da gonbidatuen edo parte-hartzaileen irudirik edo ahotsik ez atzitzeko.
Nolanahi ere, bilerak grabatzen direla adierazten duten informazio-kartelak jarri beharko dira edonork ikusteko moduan.
Datu pertsonalak jasotzen dituzten udal osoko bilkuren aktak argitaratzeko, datuak babesteko araudia bete beharko da Osoko Bilkuran eztabaidatutako gaiei edo dagokien aldizkari ofizialean argitaratu beharreko xedapenei buruzkoak direnean, baldin eta eztabaidatu diren eta herritarrei jakinarazi behar zaizkien gaiei buruzko informazioa ematearen helbururako egokiak, bereizleak eta neurrikoak ez diren datuak ezabatu badira. Laburbilduta, akten laburpena argitaratu beharko da; tokiko araudiaren arabera ezin da akta oso-osorik argitaratu. Hori ezinezkoa bada, ukituek aurretiaz adostasuna eman beharko dute.
Nolanahi ere, Toki Administrazioak eztabaida eta botazioa sekretuak direla deklaratzeko ahalmena egikaritzen duenean, dagozkion aktak argitaratu ahalko dira, horrek herritarren ohorea eta intimitatea ukitzen dituelako.













