Datuak Babesteko Sariak - pribatutasunaren errespetuko kultura bultzatzen
Gizartearen esparru guztietan datu pertsonalen babesaren aldeko kultura sustatzeko helburuz, Agintaritzak datuak babesteko sarien deialdia egiten du. Sari horiek aitortzen dute pribatutasunaren arloko araudia betetzearekin konpromisoa hartzeagatik eta informazio pertsonalaren tratamenduan jardunbide arduratsuak sustatzeagatik nabarmendu diren pertsona eta entitateen lana.
Lehenengo edizioaren deialdia 2013. urtean egin zen. Hiru kategoria zeuzkan: Saria datu pertsonalak babesteko eskubidearen defentsan eta sustapenean izandako puntako ibilbide profesionalari; Saria datu pertsonalak babesteko esparruan jardunbide onak erabili dituen Euskal Autonomia Erkidegoko organizazioari; eta Saria datu babesarekin eta pribatutasunarekin lotutako alderdiei buruz komunikabideek edo aldizkari zientifikoek argitaratutako lan onenari. Sarituei jendaurrean gorazarre egin zitzaien, eta ohorezko saria jaso zuten.
Hirugarren edizioan, 2015ean, beste kategoria bat gehitu zen, laugarrena, eta hala, honako hauek saritu ziren: ibilbide profesionala; ikerketa edo ekintzailetza; komunikazioa, zabalkundea eta sormena; eta datuen babesaren arloko proaktibotasuna eta jardunbide onak.
Seigarren edizioan, 2018an, kategoria guztietan diruzko saria jaso zen, ibilbide profesionalaren kategorian izan ezik. Nobedade horren xedea zen pizgarriak ematea metodoak, jardunbideak eta diseinu-arloko irtenbideak garatzeko, datu pertsonalen tratamenduak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) eskakizunetara hobeto egokitu daitezela lortze aldera.
Ekimen horren bidez, Agintaritzak are konpromiso sendoagoa hartzen du, herritarrek informazioa jaso dezatela eta euren eskubideak gogoan izan ditzatela sustatzeko zereginarekin, bai eta informazio pertsonala erabiltzean errespetuko eta erantzukizuneko kultura sendotzen modu aktiboan laguntzen dutenei babesa ematearekin.
DBEAk emandako sarien zerrenda (2014-2024)
Datuak babesteko sariak, DBEAk emandakoak:
- Datu Pertsonalak Babesteko Sariak. IX. edizioa
- Datu Pertsonalak Babesteko Sariak. VIII. edizioa
- Datu Pertsonalak Babesteko Sariak. VII. edizioa
- Datu Pertsonalak Babesteko Sariak. VI. edizioa
- Datu Pertsonalak Babesteko Sariak. V. edizioa
- Datu Pertsonalak Babesteko Sariak. IV. edizioa
- Datu Pertsonalak Babesteko Sariak. III. edizioa
- Datu Pertsonalak Babesteko Sariak. II. edizioa
- Datu Pertsonalak Babesteko Sarien. I. Edizioa













