Datuak Babesteko Sarien IX. edizioa
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak deitzen ditu sari hauek, hain zuzen ere, saritzeko datu babesaren kultura, zabalkundea, ikerketa eta ezagutza sustatzeko eta datu babesa gizartean hedatzeko egindako lanagatik, zenbait pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu eta zenbait erakunde ere bai.
Hona hemen IX. edizioan kategoria hauetako bakoitzean eman diren sariak:
Saria datuen babesaren arloko ibilbide profesionalari:
> Saria: Mónica Arenas Ramiro
Saria datuen babesaren arloko ikerkuntza edo ekintzailetzari:
>Saria: Mikel Recuero. "Investigación científica y datos personales: respuestas europeas al desafío globalizado" izenburuko doktorego-tesiarengatik
>Accesita: Olatz Sagarduy. "Estadio batera sartze hutsak gure irudiaren gaineko eskubideak mugarik gabe lagatzea dakar?" izenburuko artikuluarengatik
Saria datuen babesaren arloko komunikazio, zabalkunde eta sormenari:
> Saria: EITB. "Quédate" saioan datuen babesari buruz argitaratutako erreportajeengatik
> Accesita: Radio Bilbao / Cadena Ser. "Las motivaciones que utilizan los tribunales, determinantes para el consumidor" izenburuko irratiko erreportajearengatik
Saria datuen babesaren arloko proaktibotasunari eta jardunbide egokiei:
> Saria: Bizkaiko Foru Aldundia. "Desarrollo, implantación y mejora continua del plan de adecuación a la normativa de protección de datos del sector público foral del Territorio Histórico de Bizkaia: Diputación Foral de Bizkaia y entidades forales" izenburuko proiektuarengatik
Azken aldaketako data: