Datuak transferitzeko eskubidea

Zer da?

Eskubide berria da eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean dago jasota. Tratamenduaren arduradunari emandako norberaren datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea da, eta tratamenduaren arduradunari emandako norberaren datuak beste tratamendu-arduradun bati zuzenean bidaltzeko eskubidea ere bada, baldin eta tratamenduaren oinarrian interesdunaren adostasuna edo interesdunak eskatuta burututako kontratu bat badago, eta baldin eta tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egin bada.

Baina, ez da eskubide hori aplikatuko tratamendua beharrezkoa denean eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean.

Eramangarritasun-eskubidea gauzatzea

DATUAK TRANSFERITZEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 21 KB)

Eredu hau erabiliko da datuak ezerezteko eskubidea baliatu nahi bada.

NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.

Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.

Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:

  • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
  • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.

Eramangarritasun-eskubidearen babesa

Uste baduzu ez dizutela eskubidea aintzat hartu, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Orrialde hau partekatu