Datuei aurka egiteko eskubidea

Zer da?

Herritarrok eskubidea dugu DOAN eskatzeko gure datu pertsonalak tratatu ez daitezen edo tratatzeari uzteko eskatzeko ondorengo kasuetan:

  • Tratamendua funtsezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunak edo hirugarren batek bilatzen dituen interes legitimoei erantzuteko. Halakoetan, interesdunaren egoera partikularra egon beharko da oinarrian. Tratamenduaren arduradunak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
  • Tratamenduaren helburua marketin zuzen denean, marketinarekin lotutako profilak egitea barne.
  • Tratamenduaren helburua bada ikerketa zientifikoa, historikoa edo estatistikoa, eta interesdunak bere egoera partikularra dela-eta, eskatzen badu.

Aurka egiteko eskubidea gauzatzea

DATUEI AURKA EGITEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 14 KB)

Eredu hau erabiliko da datuak ezerezteko eskubidea baliatu nahi bada.

NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.

Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.

Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:

  • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
  • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.

Ezerezteko eskubidea babestea

Uste baduzu ez dizutela aintzat hartu datuei aurka egiteko eskubidea, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Orrialde hau partekatu