Konpartitu
Aurkitutako dokumentuak
EAEko ikastetxeetan Google Workspace for Education zerbitzuak erabiltzea
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Ebazpena
- Organo egilea: DBEA - Datuak Babesteko Euskal Agintaritza
- Ebazpen-data: 2024/05/09
Deskriptoreak
- Informatzeko betebeharra
- Botere publikoak egikaritzea
- Tratamendu-eragilea
- Eraginaren ebaluazioa
- Interes publikoa
- Tratamenduaren zilegitasunaren printzipioa
- Gardentasunaren printzipioa
- Datuen babesa, diseinutik abiatuta
- Datuen babesa, lehenetsita
- Tratamendu-jardueren erregistroa
- Nazioarteko datu transferentzia
Testu legala
Laburpena
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Googlek hitzarmen bat sinatu zuten Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxeetan Google WorkSpace For Education-en zerbitzuak erabiltzeko eta, hori inplementatzeko, erreklamatutako administrazioak ez zuen datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluaziorik egin. Plataformaren azken erabiltzaileen (irakasle eta ikasleak) datu pertsonalak Googlek erabil ditzake Hitzarmenaren xede ez diren zerbitzu gehigarriak erabiltzeko. Eusko Jaurlaritzaren web-orrian Hezkuntza Sailaren mendeko tratamendu-jardueren erregistroak argitaratzen dira; bada, horietan ez da informaziorik agertzen hezkuntza-plataforma horrekin jarduteak dakarren datu pertsonalen tratamenduari buruz. DBEAk, prozedura ebazteko, hiru ohartarazpen egin zituen hiru jokabide arau-hauslerengatik: DBEOren 35. artikulua urratzeagatik, jokabide hori DBEOren 83.4.a) artikuluan ezarritako arau-haustea baita; DBEOren 5.1.a) artikuluan aldarrikatutako fideltasun eta gardentasunaren printzipioa urratzeagatik, jokabide hori lege-testu horren beraren 83.5.a) artikuluan ezarritako arau-haustea baita; eta, halaber, DBEOren 30. artikulua eta DPBEDBLOren 30. artikulua urratzeagatik, jokabide hori DBEOren 83.4 a) artikuluan eta DPBEDBLOren 74 l) artikuluan ezarritako arau-haustea baita.