Konpartitu
Aurkitutako dokumentuak
Udal zerbitzu bateko langileen datu identifikatzaileak sartzea erabiltzaileen hitzorduetako agirietan
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN18-006
- Dokumentu kodea: D18-010
- Sinadura data: 2018/09/04
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Udal bateko zerbitzu bateko langileek galdetu diote DBEBri ea udalak legitimaziorik duen bertako langileen datu identifikatzaileak (izena eta abizenak) jartzeko zerbitzuaren erabiltzaileei bidaltzen dizkieten hitzorduetan. Langileek diote ez dela beharrezkoa haien datu pertsonalak agerian uztea zerbitzua emateko, segurtasuna arriskuan jartzen delako, eta, gainera, sarritan hitzorduan ageri den langileak barik beste batek atenditzen duelako erabiltzailea.
Udalaren borondatea herritarrekiko harremanetan gardentasunez jokatzea bada ere, Udalak aztertu egin beharko ditu langileek alegatutako arrazoiak, azaltzeko zergatik egin nahi dioten aurka haien datuak tratatzeari; eta gatazkan dauden eskubide biak aztertu beharko ditu.
Edonola ere, udal zerbitzuen erabiltzaileek aukera dute baliatzeko haien intereseko prozedura bat izapidetzen ari den pertsonala identifikatzeko eskubidea (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua).