Lege Informazioa
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (AVPD), atari honen titularrak, Q0100547I IFK du, eta egoitza, berriz, helbide honetan: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71-3 - 01008 Vitoria-Gasteiz.
Jabetza intelektuala eta jabetza industriala
Atariaren diseinua, logoak eta markak Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren (AVPD) jabetzakoak dira eta jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideen babespean daude.
Edukien erantzukizuna
DBEAk ez du hirugarrenen beste webgune batzuen legezkotasunaren erantzukizunik. Ez atarira sartzeko erabiltzen badira, ez atarian estekatuta badaude.
DBEAk, edozein unetan, eta aurretiaz abisurik eman beharrik izan gabe, bere webgunean bildutako informazioa, informazio horren diseinua edo konfigurazioa ezabatu, aldatu eta eguneratu ahal du.
Hirugarrenek atari honetan argitaratuta dagoen informazioa erabiltzen badute, edo, informazio hori erabiltzearen ondorioz, ondasunetan, datuetan edo interes ekonomikoetan kalteak edo zuzeneko zein zeharkako galera ekonomikoak gertatzen badira, DBEAk ez du inolako erantzukizunik izango.
Egoitza elektronikoa
Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 12. artikuluak ezartzen duenaren arabera (Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Erregelamendua onartzeko Errege Dekretua), DBEAk bere egoitza elektronikoaren bitartez irispidean egon daitezkeen informazio eta zerbitzuen osotasun, egiazkotasun eta eguneratzearen erantzukizuna hartzen du bere gain, informazio eta zerbitzu horien eskudun bada.
Gardentasunaren ataria
Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Legea) ezartzen duen publikotasun aktiboaren printzipioaren arabera, DBEAk gardentasunaren atarian aldian-aldian eguneratzen du informazio garrantzitsua, modu egiazkoan, objektiboan eta eguneratuan.
Tratamenduaren arduraduna
Interesdunari zuzenean datu pertsonalik eskatzen bazaio, datu pertsonal horiek konfidentzialtasun zorrotzez tratatuko dira eta dagokion tratamendu-jardueran sartuko dira. Tratamendu-jarduera horren titularra Datuak Babesteko Euskal Agintaritza (DBEA) izango da.
DBEAk kudeatzen dituen tratamendu-jardueren zerrenda eguneratua eskuragarri dago Tratamendu Jardueren Erregistroan.
Helburua
Datuen tratamenduaren helburua zehazten da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (AVPD) egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzeko. Hain zuzen ere, tratamendu-jarduera horiek dagokion jarduera-erregistroan zehazten dira, eta erregistro horretan daude irisgarri.
Legitimazioa
Zure datuen tratamendua Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA) egiten du lege-eginbeharrak betetzeko, interes publikoaren izenean edo entitateari esleitutako botere publikoen izenean.
Tratamenduaren helburuak adostasuna eskatzen badu, adostasun hori baieztapen-eginbide argi batekin eman behar da.
DBEAk egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokion oinarri juridikoa kontsultatu ahal duzu jarduera-erregistrora sartuz. Hemen dago eskuragarri erregistro hori.
Datuak gordetzea
Ematen diren datu pertsonalak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburu horren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago. Gainera, artxiboei eta dokumentazioari buruz indarrean dagoen araudian ezartzen diren epeak beteko dira.
Datuak komunikatzea
Orokorrean, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei komunikatuko, salbu eta lege-eginbehar batengatik hala egin behar bada.
DBEAk egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagozkion hartzaileak kontsultatu ahal dituzu jarduera-erregistrora sartuz. Hemen dago eskuragarri erregistro hori.
Interesdunen eskubideak
Datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko edo datu pertsonalen tratamendua mugatzeko, idazki bat bidali ahal duzu DBEAren egoitzara: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, hirugarren solairua, 01008 posta-kodea (Vitoria-Gasteiz). Zure eskubideak DBEAren egoitza elektronikoan ere egikaritu ahal dituzu.
Aplikatu beharreko legea
Lege-ohar hau osatzen dituzten terminoen interpretazioan edo atari honen zerbitzuekin lotutako edozein gairen inguruan eztabaida edo gatazka sortuko balitz, Espainiako Legeria aplikatuko da.