Konpartitu

DBEAri jakinarazitako DBOen kontsulta

Orri honetan argitaratzen den informazioa bat dator tratamendu-arduradunak datuak babesteko ordezkaria jakinarazteko formularioan eman dituen harreman-datuekin. Informazio hori aldian-aldian eguneratzen da, jasotako jakinarazpenak izapidetu eta erregistratu ostean.

Orri honetan agertzen diren datu pertsonalak ezin dira tratatu, ezta argitalpen honekin bat ez datozen helburuetarako erabili ere.

Zerrenda honetan agertzea edo ez agertzea ez da inola ere joko Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari egindako jakinarazpen baten egiaztapen positibo edo negatibotzat.

Horrela, «Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Legearen» 34.4 artikulua betetzen da, datuak babesteko ordezkarien zerrenda eguneratua mantenduz, zeina baliabide elektronikoen bitartez irispidean egongo baita.

DBEAri jakinarazitako DBOak

Beste kontrol-agintaritza batzuei jakinarazi zaizkien datuak babesteko ordezkariak honako lotura hauetan ere kontsultatu ahal dituzu: