DBO zara?
Hala bada eta, gainera, zure eginkizunak euskal sektore publikoan betetzen badituzu, DBEAk ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu:
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak bere aplikazio-eremuaren barruan dauden entitateetako DBOen batzarra egingo du lehen aldiz.
Prestakuntzan eta networkingean aritzeko jardunaldia izango da datuen babesaren arloko profesionalentzat, eta DBEAko langileok aukera izango dugu esperientziak partekatzeko, baita ezagutza elkartrukatzeko ere, gure lana ukitzen duen legeria betetzen aurrera egitea helburu dela.
DBEAkook, gure aldetik, geure lana hurbildu nahi dugu zuengana, instituzioetan egunero datuen babesari buruzko araudia bete dadila zaintzen duzuenengana, eta zuen lanak merezi duen aintzatespena erakutsi nahi dugu.
Abagune aproposa izango da, halaber, euskal entitate publikoetako DBOak ezagutzeko eta haiekin elkarreraginean aritzeko, sareak ezartzeko eta denonak diren esperientziak eta erronkak partekatzeko.
Hemen, Idazkari Nagusiaren gonbidapena, interesgarria izango zaizulakoan, zain izango gaituzu.
Programa:
9:15 > Akreditazioa
9:30 > Ongietorria
9:35 > Datuak Babesteko Agintarien agurra
9:50 > DBEAren unitateen aurkezpena eta mahai-ingurua: kasu garrantzitsuak eta segurtasun-arrakalen kudeaketa.
11:15 > 11:45 Kafe-etenaldia
11:45 > DPD en Xarxa: esperientzia aitzindaria
12:45 > DBOren Euskal Sarearen aurkezpena
13:15 > Galdera-erronda
13:45 > Jardunaldi teknikoaren amaiera eta luncha
Data: azaroaren 18a
Ordua: 9:30
Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbo