defenDATU: DBEAren podcasta
Zer da defenDATU?
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren podcasta da, eta zure informazio pertsonala eguneroko bizimoduan nola babes dezakezun uler dezazun laguntzeko sortu dugu. Pertsona guztientzat pentsatu dugu, teknizismorik gabe eta konplikaziorik gabe.
Nondik sortu da?
Radio Vitorian Raquel Navarrok zuzentzen duen Consumidores saioan hilean behin parte hartzen dugunean sortzen da DefenDATU podcastaren edukia. Irratsaio hori larunbatetan, goizeko 9:00etan emititzen da Radio Vitorian, eta 13:00etan Radio Euskadin, eta kontsumitzaileak informatzea eta ahalduntzea du helburu.
Saio bakoitzean, DBEAk aholku praktikoak azaltzen ditu, eta eguneroko egoeretan, hau da, sare sozialetan, online erosketetan, hezkuntzan, osasunean, eta abar, zure datu pertsonalak nola babes ditzakezun argitzen dizu. Eduki horiek defenDATU podcastaren kapitulu bihurtzen dira, eta Guau plataforman zuzenean entzun ditzakezu.
Zer aurki dezakezu?
DefenDATUn, zuzenean eragiten dizuten gaiak jorratzen ditugu:
- Zer gertatzen da zure datuekin, erosketak Internet bidez egiten dituzunean?
- Zein eskubide dituzu zure seme-alaben ikastetxean?
- Nola babestu zure pribatutasuna sare sozialetan?
- Zer egin, lanean edo medikuarenean datu jakin batzuk eskatzen badizkizute?
Dena modu errazean azalduta, adibide errealekin eta aholku praktikoekin.
Non entzun dezakezu?
Podcastaren kapituluak entzuteko, Guau plataforman erregistratu behar zara, bertan baitaude eskuragarri. Consumidores saioaren kapituluak zuzenean EITBko Nahieran plataforman ere entzun ditzakezu.
Zergatik entzun beharko zenuke?
Zure eskubideak babesteko lehenengo urratsa eskubideok ulertzea delako














