DBEBk Datuak Babesteko Sare Iberoamerikarraren XXII. Topaketan parte hartuko du

DBEBk Datuak Babesteko Sare Iberoamerikarraren urteroko topaketan parte hartuko du aurten ere. Datorren astean izango da, Kolonbiako Cartagenan.

Astean zehar egingo diren lan-saioetan, pribatutasunarekin eta eskubide digitalekin lotutako gaurkotasuneko gaiak landuko dira, hala nola adimen artifizialak datuen babesean duen eragina, sare sozialak edo neuroteknologiak.

Topaketaren helburua da Iberoamerikako kontrol-agintarien artean esperientziak eta ikuspegiak partekatzea, erronka komunak identifikatzea, jardunbide egokiak baloratzea eta gure gizarteetan teknologia berriek planteatzen dituzten erronken aurrean ekintza bateratuak aztertzea.

Informazio gehiago

Ekitaldi-mota:
Kongresuak
Hasiera data - Amaiera data:
-
(Colombia)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Cartagena de Indias
Orrialde hau partekatu