Global Privacy Assembly (GPA) 2025
Ekitaldiaren deskribapena

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak Munduko 47. Pribatutasun Biltzarrean parte hartuko du irailaren 15etik 19ra, Seulen, bere izenean, eta lehenengo aldiz biltzar hori sortu zenetik. Gertakari historikoa izango da, Agintaritzaren funtzionamendua arautzen duen abenduaren 21eko 16/2023 Legeak kanpo-harremanen subjektu gisa emandako eskumenaren esparruan.
Datuen babesaren eta pribatutasunaren arloko nazioarteko foro nagusia da GPA, eta 90 herrialde baino gehiagotako 140 agintari eta aditu baino gehiago biltzen ditu. Urtero egiten duen bilera hori aurrerapen teknologikoak, politikoak eta pribatutasunean sortzen ari diren erronkak eztabaidatzeko eta estandar globalak bultzatzeko gunea da. Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak topaketa estrategiko honetan parte hartuko du esperientziak partekatzeko eta datuen babesaren arloko nazioarteko lankidetza indartzeko.
Informazio zehatza
- Ekitaldi-mota:
- Kongresuak
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Grand Ballroom, Seoul, Korea