Konpartitu

Parlamentuetako Datuak Babesteko Ordezkarien Elkartearen IV. Jardunaldietan parte hartzea

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariak, Unai Aberasturik, Parlamentuetako Datuak Babesteko Ordezkarien Elkartearen IV. Jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldiak Oviedon izango dira, azaroaren 6an eta 7an. Jardunaldietan, Legebiltzarrean adimen artifiziala erabiltzearekin eta horrek datu pertsonalen babesean duen eraginarekin lotutako funtsezko gaiak jorratuko dira. Programaren barruan, besteak beste, Mónica Arenas eta Moisés Barrio adituen hitzaldiak, "Parlamentos y protección de datos ante la inteligencia artificial: adaptación y retos" liburuaren aurkezpena, eta kontrol-agintaritzek IAn eta datuen babesean duten zereginari buruzko mahai-ingurua daude. Topaketa hau aukera bat da legegintzaren eta datuen babesaren arloko profesionalen artean ezagutzak eta esperientziak trukatzeko.

Antolatzailea:
Parlamentuetako datuak babesteko ordezkarien elkartea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Lekuaren xehetasun gehiago:
Fruela kalea, 13, 33007 Oviedo