Segurtasunari eta Osasun Datuen Babesari buruzko Foroaren XXII. bilera
Osasun-datuen espazioen inpaktua eta arriskuak
Ekitaldiaren deskribapena
Osasunaren Informatikaren Espainiako Sozietateak (SEI) Osasun Datuen Segurtasun eta Babeserako Foroa ezarri zuen, topaleku bat sortzeko osasun-sektoreko profesional guztientzat (medikuak, erizainak, farmazialariak, ikertzaileak, ikasleak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) profesionalak, kudeatzaileak, zuzendariak, etab.), datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloko agintariak, bai eta sektore teknologikoko lider nagusientzat ere, esperientziak eta ezagutza partekatzeko, IKTen erabilera segurua sustatze aldera, kalitatezko osasun-arreta eraginkorra izan dadin eta herritarren eskubideak bereziki errespetatzen dituena.
Beste behin ere, DBEA ondo ordezkatuta egongo da ekimen honetan. Lehenengo egunean, Unai Aberasturi presidenteak Datuak Babesteko Agintarien Mahaian parte hartuko du. Bigarren egunean, Juana María Vegas Fernández DBEAko letradu instruktorearen txanda izango da. LEtraduak, Jardunaldien Programa Batzordeko kide izateaz gain, kasu praktikoak azaltzeko saioan parte hartuko du.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- SEIS
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Santander