Eskabideak, idazkiak edo komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztea
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari zuzendutako idazkiak, eskabideak edo komunikazioak bitarteko telematikoen bidez aurkezteko, hala nola kexak eta iradokizunak egiteko, herritarrak bi aukera dauzka:
Idazki, eskabide edo komunikazioarekin batera agiriak aurkezten badira, erregistroak agiri horiek entregatu izanaren frogagiri bat sortuko du, agiri horien osotasuna eta gaitzespenik eza bermatzeko.
Formularioaren lehen urratsean, "Organo instruktoreari zuzenduta" dioen lekuan, "Erakundea" eta "Beste organo, erakunde eta ente batzuk" atalak DBEAren datuekin beteta egon behar dira, irudi honen arabera:
Interesdunak formulario generiko bat bete behar du, eta beharrezkotzat jotzen dituen agiriak erantsi ahal ditu. Eskabidea bidaltzen denean, zure ziurtagiri digitalarekin sinatuta geratuko da, eta hautatu duzun helburuzko organismora berehala helduko da. Estatuko Administrazio Orokorreko erregistro elektroniko orokorrak erregistroaren frogagiri bat sortuko du. Interesdunak frogagiri hori deskargatu ahalko du, baita inprimatu ere; hala, eskabidea egin dela jasota geratuko da, eta erregistroak balio juridikoa izango du.