Zure datuak AAri eman aurretik, bi aldiz pentsatu.

CAS Logo ChatAVPD

Tabernan ligatzeko, beste adin bat duzula esatea.
AArekin ligatzeko, ChatGPTri zure NANa ematea.

AArekin elkarrizketa baten irudia
AArekin elkarrizketa baten irudia

Benetan, makina bati kontatuko dizkiozu zure gustu sexualak?

Ezer baino lehen, pentsatu zergatik konpartitzen dituzun hain pertsonalak diren datuak: zure gustuak, gogokoen dituzun gauzak edo zure sexu-orientazioa. Hain zuzen ere, ziurrenik informazio hori ez zenioke kontatuko zure familiari edo lagun minei. Eta, hala ere, multinazional batek kudeatutako tresna teknologiko bati emango diozu, hark informazio horrekin negozioak egin ditzan.

Foro ireki batean konpartituko zenukeena partekatu, ez besterik. 

Beharrezkoa den informazioa partekatu, gehiago ez. Ahal dela, zure identitatea edo zure intimitatea edo besterena arriskuan jar dezakeen daturik ez jarri zure mezuetan.

Adibidez, ez partekatu honako hauek:

  • Identifikazio-datuak, edo zu identifikatzeko lagungarriak izan daitezkeenak.
  • Telefono-zenbakia.
  • Posta elektronikoko helbide pertsonala.
  • Pasahitzak.
  • Zure ideologiari edo erlijioari buruzko informazioa.
  • Osasunari buruzko datuak.
  • Zure egoera ekonomiko edo sozialari buruzko informazioa.

Laburbilduta: foro publiko batean konpartituko zenukeena partekatu, ez besterik.

Ondo enteratu ea plataformak zer egingo duen zure datuekin (areago, tresnari berari eskatu ahal diozu laburpen bat egiteko).

Plataforma teknologikoaren jabe den enpresaren pribatutasun-politika oso gauza serioa da. Informa zaitez, ea tresna erabiltzen duzunean zer gertatuko den zure datuekin:

  • Zein datu biltzen diren.
  • Non gordetzen diren.
  • Zenbat denboraz kontserbatzen diren.
  • Nork tratatuko dituen.
  • Zertarako tratatzen diren.
  • Zein eskubide egikaritu ahal dituzun, zure datuekin gertatzen dena kontrolatzeko (irispidea izateko eta ezerezteko eskubideak, eta horiek nola egikaritu).

Modu seguruan nabigatu.

Chatbota ingurune digital seguru batean erabili:

  • Nabigatzailea eta sistema eragilea, eguneratuta.
  • Antibirusa, eguneratuta.
  • Ezkutuko modua erabili.
  • Saioa ez hasi VPNrik gabeko Wi-Fi sare publikoetan.

Zure segurtasuna eta pribatutasuna zure esku daude. Aplikazioa behar bezala konfiguratu.

  • AAren entrenamendua desaktibatu.
  • Aldian-aldian, zure elkarrizketak ezabatu.
  • Elkarrizketa mota jakin batzuetarako, aldi baterako txatak erabili.
  • Kudeatu eta ezabatu ChatGPTk zuri buruz denboran zehar gorde dituen datuak.
  • Erabili pasahitz seguruak, beste aplikazio batzuetan erabiltzen ez dituzunak.
  • Plataforma erabiltzen amaitzen duzunean, saioa itxi.

Eta amaitzeko:

Zure eskubideak egikaritu nahi izanez gero, kontuan hartu kontrol-agintaritzen laguntza duzula.

Bi aldiz pentsatu.