Informazioa jasotzeko eskubidea
Zer da?
Inork zure datu pertsonalak biltzen baditu, eskubidea duzu informazioa jasotzeko hizkera argi eta errazean, batez ere adingabea bazara.
Eman behar dizuten informazioa
ZUZENTZEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 21 KB)
Eredu hau erabiliko da datuak zuzentzeko eskubidea baliatu nahi bada.
NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
Tratatzen ari diren datuak okerrak direla edo osoak ez direla frogatzeko, hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko zaizkio tratamenduaren arduradunari.
Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.
Datuak zuregandik zuzenean jasotzen badituzte, tratamenduaren arduradunak honako informazioa eman behar dizu::
- Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta harremanetarako datuak.
- Datuak Babesteko Ordezkariaren harremanetarako datuak, halakorik badago.
- Tratamenduaren helburua eta oinarri juridikoa.
- Tratamenduaren oinarrian dauden interes legitimo larriak, halakorik badago.
- Datuen hartzaileak edo hartzaile-kategoriak.
- Hirugarren herrialdeetara datuen transferentziarik aurreikusten den.
- Datuen kontserbazio epeak edo irizpideak.
- Honako eskubideak baliatzeko aukera dagoela: datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunerako eta erabaki automatizatu indibidualizatuen menpe ez egoteko, profilak egitea barne.
- Adostasuna edozein unetan bertan behera uzteko eskubidea, tratamenduaren oinarria adostasuna bazegoen.
- Datuen komunikazioa lege edo kontratu eskakizuna den, edo kontratu bat sinatzeko betekizuna, eta ea behartuta zauden ala ez datu pertsonalak ematera, eta datu horiek ez emateak zer nolako ondorioak izango dituen.
- Kontrol-agintaritza batean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea.
- Erabaki automatizaturik ote dagoen, profilak egitea barne; bai eta erabilitako logika eta aurreikusitako ondorioak ere
OINARRIZKO informazioa
Datuak eskatzen dizkizun unean tratamenduaren arduradunak eman behar dizun OINARRIZKO informazioa gutxienez letra lodiz egon beharko da, eta helbide elektroniko bat edo bestelako bitarteko bat agertu beharko da, gainontzeko informazioa erraz eta azkar eskuratu ahal izateko.
Datuak ez badira zuzenean zuregandik jaso, oinarrizko informazioak honakoak ere adierazi beharko ditu:
- Tratatuko diren datu pertsonalen kategoriak.
- Zein den zure datuen jatorria.
Datuak eskatzen diren unean eman beharko da informazioa. Datuak ez badira zuregandik zuzenean jaso, tratamenduaren arduradunak informazioa eman beharko dizu:
- Hilabeteko epean, datuak eskuratu zituenetik.
- Zurekin duen lehenengo komunikazioan, datuak helburu horretarako bildu badira.
- Zure datuak beste hartzaile bati komunikatzen zaizkion lehenengo aldian, komunikazioa aurreikusita badago.
Informazioa jasotzeko eskubidea ulergarria izan dadin, datuak babesteko agintaritzek gomendatu diegu tratamendu-arduradunei informazioa hainbat geruzatan edo mailatan antolatuta emateko, Agintaritzaren web orrian argitaratu dugun gidan zehazten den bezala: Informatzeko Eginbeharra Betetzeko Gida.
Tratamenduaren arduradunak ez du zuri informazioa emateko obligaziorik, lehendik baduzu informazioa. Informazioa zuregandik jaso badu, ez dizu informazioa eman behar honako kasuetan:
- Ezinezkoa delako edo neurriz kanpoko ahalegina egin behar delako (bereziki, tratamenduak artxibatzeari begira egiten badira, edo ikerketa zientifiko, historiko edo estatistikoari begira) edo ezinezko egiten duelako edo nabarmen galarazten duelako tratamenduaren helburuak lortzea.
- (Datu bilketaren edo datu komunikazioaren oinarrian dagoen) tratamendua aurreikusten duen berariazko lege gaikuntzaren bat dagoelako.
- Legezko sekretu gorde beharra edo sekretu gorde behar profesionala dagoelako.













