Tratamenduaren arduradunek datu pertsonalen segurtasun-arrakalak jakinaraztea
- Erakundea:
- DBEA - Datuak Babesteko Euskal Agintaritza
Deskribapena
Tratamenduaren arduradunek Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari (DBEA) datu pertsonalen segurtasun-arrakalak jakinaraztea (arduradunen kontrol-agintaritza DBEA da), eta horien ebaluazioa eta jarraipena egitea.
Datuak babesteko agintaritza Datuak Babesteko Euskal Agintaritza duten erakundeek datu pertsonalei dagokienez sortzen diren segurtasun-arrakalak jakinaraztea da zerbitzu honen helburua.
Jakinarazpena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera egin da, 33. artikuluaren arabera: Datu pertsonalen segurtasunaren urraketa kontrol-agintaritzari komunikatzea (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena).
Nori dago zuzenduta
Tratamenduaren arduradun gisa jarduten duten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio, organismo eta erakunde publikoak, datuen babesaren arloko kontrol-agintaritza Datuak Babesteko Euskal Bulegoa (DBEB) dutenak.
Jakinarazpena honako interesdunen identifikazio elektronikoaren bidez egin beharko da:
- Tratamenduaren ardura duen erakundeak, entitatearen ordezkariaren ziurtagiri baten bidez.
- Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatutako borondatezko ordezkari batek edo erakundeko langile batek.
- Datuak babesteko ordezkariak, prozedura honetarako erakundearen ordezkari gisa diharduela adieraziz.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- DBEA - Datuak Babesteko Euskal Agintaritza > Eragin Teknologikoak eta Segurtasun Arriskuak Ebaluatzeko Unitatea
Ebazten duen erakundea
- DBEA - Datuak Babesteko Euskal Agintaritza > Eragin Teknologikoak eta Segurtasun Arriskuak Ebaluatzeko Unitatea
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Jendaurreko ordutegia:
- Telefono bidezko arreta: 9:00-14:00
- Aurrez aurreko arreta: telefonoz hitzordua eskatuta
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren helbidea:
Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua
01008 Vitoria - Gasteiz
Tel.: + (34) 945 016 230
Faxa: + (34) 945 016 231
e-maila: avpd@avpd.eus
Kodifikazioa:
- IFK/IFZ - Identifikazio fiskala: Q0100547I
- DIR3 - Unitate Organikoa: A16011779
- SIR - Erregistro-Bulegoa: O00030524
Nola iritsi:
- DBEAren egoitza Seminario zaharraren mendebaldeko hegalean dago, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen amaieran.
- Eraikin berean dute egoitza, orobat, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Izenpek, euskal administrazioen ziurtapen elektronikoko erakundeak.
Kodea(k)
- Segurtasun urraketen jakinarazpena: 1212501
Datu pertsonalen segurtasun urraketaren jakinarazpena eta dokumentazioa aurkeztea
Segurtasun urraketaren jakinarazpena eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Identifikazio-datuak betetzean, honako hauek hartu beharko dira kontuan:
- Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria izanez gero, "espedientean erakunde interesdun gisa jarduteko" aukera hautatu beharko duzu.
- Ahalordeen Erregistro Elektronikoan (AEE) inskribatutako ziurtagiri pertsonal bat baduzu (herritarra, korporatiboa edo enplegatu publikoa), ordezkatutako erakundearen profila hautatu beharko duzu, eta, ondoren, "espedientean erakunde interesdun gisa jarduteko" aukera hautatu.
- Baldin eta ziurtagiri pertsonal bat baduzu, REAn inskribatuta ez dagoena, eta aldez aurretik DPD-DBO izendapena DBEBri jakinarazi bazaio, "...ordezkari gisa dihardu" aukera hautatu beharko duzu, eta tratamenduaren erantzulearen identifikazio-datuak eman beharko dituzu.
- Beste edozein kasutan, aukera "...ordezkari gisa dihardu" ere aukeratu beharko duzu, eta, ondoren, hori justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua