Kontsultak ebaztea

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA), euskal administrazio publikoetan datu pertsonalak babesteko araudia betetzen dela zaintzeaz arduratzen den administrazio-agintaritza independentea den aldetik, gaitasuna dauka herritarrek eta bere eskumenaren barruan dauden entitateek egiten dizkioten kontsultak ebazteko.  

Kontsulta horiek datuak babesteko araudia aplikatzearekin zerikusia duten auziei buruzkoak izan behar dute. 

Herritarrek kontsultak aurkeztu ahalko dituzte, posta elektroniko bidez, eta horrez gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean pertsona fisikoentzat baimentzen diren bitartekoak erabiliz, baita DBEAren egoitza elektronikoan ere.

Bestalde, euskal sektore publikoa osatzen duten entitateek DBEAren egoitza elektronikora sartu beharko dute kontsulta aurkezteko.

Pertsona fisikoa izan zein euskal sektore publikoko entitatea izan, kontsulta bat DBEAren egoitza elektronikoaren bitartez aurkezteko, "Kontsulta juridiko eskaera" esteka erabili beharko da, eta dagokion formularioa bete, ziurtagiri elektronikoaren bidez identifikatuta. Kontsulta argi egin behar da, eta erantsi egin behar dira dokumentuak nahiz kontsulta aztertzeko beharrezkoak diren bestelako elementuak.

Kontsulta euskal sektore publikoko entitate batek planteatu badu, inprimakiaz eta esanguratsua den dokumentazioaz gain, izendatutako datuak babesteko ordezkariak kontsulta horri buruz egindako txostena ere erantsi beharko da. 

DBEAk kontsulta aztertuko du, eta, nolako izaera duen, ebatziko du, orokorrean kontsulta-ebazpen gisa, edo, esanguratsuenak eta konplexutasunik handienekoak diren kasuetan, irizpen bat emanez.    

DBEAk kontsultak ebazteko duen eginkizuna honako artikulu hauetan oinarritzen da: 

  • Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen 6. artikulua. 
  • DBEOren 57.1.c) artikulua. 
  • DPBEDBLOren 57.1 artikulua.  

Bestalde, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen 7.3.c) artikuluaren arabera, irizpenak DBEAren web-orriaren bitartez argitaratuko dira. 

¿Nola kontsultatu?

Telefonoa: 945 016 230

Posta eleektronikoa: aholkularitza@avpd.eus 

Aurrez aurre: DBEAren egoitzan. 

Webgunea: www.avpd.eus 

Orrialde hau partekatu