Legezkotasun-txostenak

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA), euskal administrazio publikoetan datu pertsonalak babesteko araudia betetzen dela bermatzeaz arduratzen den administrazio-agintaritza independentea den aldetik, eskumena dauka legezkotasun-txostenak egiteko bere jarduera-eremuaren barruan dauden entitate publikoek aurkeztutako legegintzako neurrien proposamenei buruz.  

Txosten horien eginkizun nagusia da ebaluatzea ea arau-proposamenak bat datozen datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeriarekin, eta azterketa juridikoa egitea, pertsonek euren datu pertsonalen tratamenduari buruz dauzkaten eskubide eta askatasunen errespetua bermatzen laguntzeko, eta, hala, araugintza arduratsua sustatzeko. 

Eginkizun hori arautzen du, batik bat, DBEOren 36.4 artikuluak, zeinaren arabera ezartzen baita nahitaezkoa dela kontrol-agintaritzari kontsultatzea datu pertsonalen tratamenduari buruzko legeak eta arau-xedapen orokorrak eman baino lehen.  

Bestalde, 16/2023 Legearen 7.3.b) artikuluaren arabera, DBEAk txosten horiek bere egoitza elektronikoan argitaratuko ditu, hala bermatzen baita gardentasunaren printzipioa. 

Eskabide bat aurkeztu nahi izanez gero, DBEAk legezkotasun-txosten bat egin dezan, beharrezkoa da arau-proiektu osoa eta dokumentazio esanguratsu guztia aurkeztea, datuak babesteko araudiarekin bat datorren ala ez zehatz-mehatz ebaluatu ahal izateko. 

Legezkotasun-txosten bat eskatzeko, beharrezkoa da DBEAren egoitza elektronikora. Hauta ezazu «Legezkotasun-txostena eskatzea» aukera, eta bete inprimakia, zeure burua ziurtagiri elektronikoaren bidez identifikatuta.  

Orrialde hau partekatu