Konpartitu

Nire eskubideak

Atzipen eskubidea

Zer da?

Datuak atzitzeko eskubidea da interesdunak duen eskubide bat tratamenduaren arduradunarengana jo ahal izateko eta jakiteko ea bere datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez. Erantzuna baietz bada, datuak tratatzen ari direla, orduan honako informazioa eskuratzeko eskubidea izango du interesdunak:

  • Tratatzen ari diren datu pertsonalen kopia.
  • Tratamenduaren helburuak.
  • Kasuan kasuko datu pertsonalen kategoriak.
  • Datu pertsonalak zein hartzaileri edo zein hartzaile-kategoriari komunikatu zaizkion edo komunikatuko zaizkion, bereziki hirugarren herrialde bateko hartzaileak edo nazioarteko erakundeak badira.
  • Datu pertsonalak noiz arte kontserbatuko diren edo, hori ezinezkoa bada, epe hori zehazteko zer irizpide erabiliko diren.
  • Interesdunak eskubidea izango du arduradunari honakoak eskatzeko: berari buruzko datu pertsonalak zuzentzeko edo ezerezteko, datuen tratamendua mugatzeko edo tratamenduari aurka egiteko.
  • Eskubidea izango du kontrol-agintaritza batean erreklamazio bat aurkezteko.
  • Datu pertsonalak interesdunarengandik jaso ez direnean, haien jatorriari buruzko edozein informazio eskuratzeko eskubidea izango du.
  • Ea erabaki automatizaturik dagoen ala ez, profilak egitea barne, eta, halakorik baldin badago, kasu horietan behinik behin, erabilitako logikaren gaineko informazio esanguratsua emango da eta interesdunarentzat tratamendu horrek duen garrantzia eta izan ditzakeen ondorioak.
  • Datu pertsonalak hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera transferitzen direnean, interesdunak eskubidea izango du transferentzia horren berme egokiez informazioa jasotzeko.

Ezarpen arauak

Atzipen eskubidea erabiltzea

  • Atzipen eskubidea sei hilabetetik beherakoak ez diren denbora tarteetan bakarrik erabil daiteke. Bestela, arrazoi legitimoren bat egon beharko da.
  • Kasu guztietan, tratamenduaren arduradunak eskatzaileari jakinarazi beharko dio eskubidea duela Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo dagokion kontrol agintaritzari babesa eskatzeko.

ATZIPEN ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 16 KB)

Eredua betetzeko jarraibideak

  1. Eredu hau erabiliko da atzipen eskubidea baliatu nahi bada.
  2. NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
  3. Atzipen eskubidea sei hilabetetik beherakoak ez diren denbora tarteetan bakarrik erabil daiteke. Bestela, arrazoi legitimoren bat egon beharko da.
  4. Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.
  5. Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:
    • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
    • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.
  6. Atzipen eskubideak ez du zer ikusirik Gardentasunari, informazioa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak arautzen duen informazio publikoa eskuratzeko eskubidearekin, independientea baita. Era berean, ez du zer ikusirik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluan xedatuta dagoen interesdunen eskubidea dioena edozein unetan jakin dezaketela prozeduren izapideak zertan diren, eta prozedura horietako agirien kopiak lor ditzaketela.

ATZIPEN ESKUBIDEA BABESTEA

Uste baduzu ez dizutela aintzat hartu atzipen eskubidea, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Zuzentzeko eskubidea

Zer da?

Eskubide honek datu pertsonal okerrekin edo datuak osoak ez izatearekin du zer ikusia. Honen bitartez, interesdunak lor dezake —atzerapen bidegaberik gabe— bere datu pertsonalak zuzentzea okerrak badira edo osorik ez badaude.

Ezarpen arauak

ZUZENTZEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 21 KB)

Eredua betetzeko jarraibideak

  1. Eredu hau erabiliko da datuak zuzentzeko eskubidea baliatu nahi bada.
  2. NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
  3. Tratatzen ari diren datuak okerrak direla edo osoak ez direla frogatzeko, hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko zaizkio tratamenduaren arduradunari.
  4. Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.
  5. Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:
    • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
    • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.

ZUZENTZEKO ESKUBIDEA BABESTEA

Uste baduzu ez dizutela aintzat hartu zuzentzeko eskubidea, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Ezerezteko eskubidea («ahaztua izateko eskubidea»)

Zer da?

Betiko ezerezteko eskubidearekin du zer ikusia.

Datu pertsonalak ezerezteko eskubidea baliatu ahal izango da dena delako tratamenduaren arduradunaren aurrean, ondoko kasuren bat gertatzen denean:

  • Norberaren datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zeuden helburuen argitan.
  • Norberaren datu pertsonalen tratamenduaren oinarrian norberaren adostasuna dagoenean eta adostasuna bertan behera uzten denean, baldin eta tratamenduaren oinarrian ez badago tratamendua legitimatzen duen bestelako arrazoirik.
  • Norberaren datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea baliatu denean, honako egoeretan:
    • Tratamenduaren arduradunak egindako datu tratamenduaren oinarrian interes legitimoa dagoenean edo interes publikoko eginkizunen bat betetzea, eta ez denean egon tratamendua legitimatzen duen beste arrazoirik.
    • Norberaren datu pertsonalak ez daitezen erabili marketin zuzena egiteko, profilak egitea barne marketin zuzena dela-eta.
  • Norberaren datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin bada.
  • Norberaren datu pertsonalak ezereztu behar badira, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbidean ezarritako lege-betebehar baten indarrez.

Gainera, Erregelamendu Orokorrak ezerezteko eskubidea arautzen duenean, “ahaztua izateko eskubidearekin” lotzen du; eta, beraz, datu pertsonalak argitaratzen dituen tratamendu-arduradunak nahitaez agindu beharko die datu horien berri eman dieten beste tratamendu-arduradunei ere ezabatzeko datu horietara dauzkaten estekak edo kopiak edo erreplikak.

Ezarpen arauak

EZEREZTEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 21 KB)

Eredua betetzeko jarraibideak

  1. Eredu hau erabiliko da datuak ezerezteko eskubidea baliatu nahi bada.
  2. NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
  3. Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.
  4. Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:
    • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
    • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.

EZEREZTEKO ESKUBIDEA BABESTEA

Uste baduzu ez dizutela aintzat hartu ezerezteko eskubidea, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Datuei aurka egiteko eskubidea

Zer da?

Herritarrok eskubidea dugu DOAN eskatzeko gure datu pertsonalak tratatu ez daitezen edo tratatzeari uzteko eskatzeko ondorengo kasuetan:

  • Tratamendua funtsezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunak edo hirugarren batek bilatzen dituen interes legitimoei erantzuteko. Halakoetan, interesdunaren egoera partikularra egon beharko da oinarrian. Tratamenduaren arduradunak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
  • Tratamenduaren helburua marketin zuzen denean, marketinarekin lotutako profilak egitea barne.
  • Tratamenduaren helburua bada ikerketa zientifikoa, historikoa edo estatistikoa, eta interesdunak bere egoera partikularra dela-eta, eskatzen badu.

Ezarpen arauak

DATUEI AURKA EGITEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 14 KB)

Eredua betetzeko jarraibideak

  1. Eredu hau erabiliko da datuei aurka egiteko eskubidea baliatu nahi bada.
  2. NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
  3. Datuei aurka egiteko arrazoiak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira.
  4. Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.
  5. Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:
    • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
    • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.

DATUEI AURKA EGITEKO ESKUBIDEA BABESTEA

Uste baduzu ez dizutela aintzat hartu datuei aurka egiteko eskubidea, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Tratamendua mugatzeko eskubidea

Zer da?

Eskubide berria da. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean dago jasota. Interesdunak eskubidea izango du tratamenduaren arduradunak datuen tratamendua mugatu dezan. Baina eskubide hau baliatu ahal izateko, baldintza hauetako bat gertatu behar da:

  • Interesdunak datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egin badu aldez aurretik, tratamenduaren arduradunak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
  • Interesdunak egin badu arduradunak interes legitimoaren edo interes publikoaren izenean egindako datu tratamenduaren aurka, arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
  • Tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egin badu eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu.
  • Arduradunak jadanik behar ez baditu datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.

Ezarpen arauak

TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Eredua betetzeko jarraibideak

  1. Eredu hau erabiliko da tratamendua mugatzeko eskubidea baliatu nahi bada.
  2. NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
  3. Tratamendua mugatzeko arrazoiak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira.
  4. Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.
  5. Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:
    • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
    • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.

TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA BABESTEA

Uste baduzu ez dizutela aintzat hartu tratamendua mugatzeko eskubidea, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Erabaki automatizatu indibidualizatuen menpe ez egoteko eskubidea

Zer da?

Eskubide honen xedea da pertsonek bermatuta izatea tratamendu automatizatu batean soilik —profilak egitea barne— oinarrituta dagoen eta beraiengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten objektu ez direla izango.

Profilak egitea da zure datu pertsonalak erabiliz zure alderdi pertsonal batzuk ebaluatzea bilatzen duen datu pertsonalen tratamendu automatizatu oro, batez ere errendimendu profesionala, egoera ekonomikoa, osasuna, lehentasun pertsonalak, interesak, fidagarritasuna edo portaera.

Edozelan ere, eskubide hau ez da aplikatuko honako kasuetan:

  • Beharrezkoa bada tratamenduaren arduradunaren eta zure artean kontratu bat egiteko edo betearazteko.
  • Zure datuen tratamenduaren oinarrian zuk zeuk aldez aurretik adierazitako adostasuna badago.
  • Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbideak baimentzen badu, eta interesdunaren eskubideak, askatasunak eta interes legitimoak babesteko neurri egokiak xedatzen badira.

Edozelan ere, lehenengo bi kasuetan, arduradunak bermatu egin beharko ditu zure eskubide hauek: bere aldetik pertsona batek esku hartuko duela, eta zure ikuspuntua adierazteko eta erabakiaren kontra egiteko eskubideak ere bai.

Datu kategoria bereziei (9.1 artikulua) ez zaizkie ezarriko salbuespen horiek, salbu eta 9.2 artikuluko a) edo g) letra aplikatzen bada eta interesdunaren aurreko paragrafoan adierazitako neurri egokiak hartu badira.

Ezarpen arauak

TRATAMENDU AUTOMATIZATUETAN BAKARRIK OINARRITUTAKO ERABAKI BATEN MENPE —PROFILAK EGITEA BARNE— EZ EGOTEKO eskubidea baliatzeko eredua (ODT, 22 KB)

Eredua betetzeko jarraibideak

  1. Eredu hau erabili ahal izango dute haien datu pertsonalen tratamendu automatizatu batean soilik —profilak egitea barne— oinarrituta dagoen erabaki baten objektu ez izateko eskubidea baliatu nahi dutenek.

Tratamenduaren oinarrian kontratu bat egitea edo betearaztea dagoenean, edo ukituak berariazko adostasuna adierazi duenean ere baliatu ahal izango da eskubidea, ukituaren eskubideak, askatasunak eta interes legitimoak babesteko xedearekin; eta bermatu beharko da arduradunaren aldetik pertsona baten esku-hartzea jasoko dela, eta ukituaren ikuspuntua adierazteko eta erabakiaren kontra egiteko eskubidea beteko direla.

  1. NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
  2. Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.
  3. Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:
  • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
  • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.

TRATAMENDU AUTOMATIZATUETAN BAKARRIK OINARRITUTAKO ERABAKI BATEN MENPE —PROFILAK EGITEA BARNE— EZ EGOTEKO ESKUBIDEA BABESTEA

Uste baduzu ez dizutela eskubidea aintzat hartu, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Datuak transferitzeko eskubidea

Zer da?

Eskubide berria da eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean dago jasota. Tratamenduaren arduradunari emandako norberaren datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea da, eta tratamenduaren arduradunari emandako norberaren datuak beste tratamendu-arduradun bati zuzenean bidaltzeko eskubidea ere bada, baldin eta tratamenduaren oinarrian interesdunaren adostasuna edo interesdunak eskatuta burututako kontratu bat badago, eta baldin eta tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egin bada.

Baina, ez da eskubide hori aplikatuko tratamendua beharrezkoa denean eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean.

Ezarpen arauak

DATUAK TRANSFERITZEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua  (ODT, 21 KB)

Eredua betetzeko jarraibideak

  1. Norberaren datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jaso nahi dituen interesdun orok eredu hau erabili beharko du.

Era berean, interesdunak eskubide hau baliatu ahal izango du datu pertsonalak zuzenean transmititu daitezen arduradun batengandik beste batengana, teknikoki ahal bada.

  1. NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
  2. Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.
  3. Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:
  • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
  • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.

DATUAK TRANFERITZEKO ESKUBIDEA BABESTEA

Uste baduzu ez dizutela aintzat hartu datuak transferitzeko eskubidea, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko EuskalAgintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Informazioa jasotzeko eskubidea

Inork zure datu pertsonalak biltzen baditu, eskubidea duzu informazioa jasotzeko hizkera argi eta errazean, batez ere adingabea bazara.

Datuak zuregandik zuzenean jasotzen badituzte, tratamenduaren arduradunak honako informazioa eman behar dizu:

  • Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta harremanetarako datuak.
  • Datuak Babesteko Ordezkariaren harremanetarako datuak, halakorik badago.
  • Tratamenduaren helburua eta oinarri juridikoa.
  • Tratamenduaren oinarrian dauden interes legitimo larriak, halakorik badago.
  • Datuen hartzaileak edo hartzaile-kategoriak.
  • Hirugarren herrialdeetara datuen transferentziarik aurreikusten den.
  • Datuen kontserbazio epeak edo irizpideak.
  • Honako eskubideak baliatzeko aukera dagoela: datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunerako eta erabaki automatizatu indibidualizatuen menpe ez egoteko, profilak egitea barne.
  • Adostasuna edozein unetan bertan behera uzteko eskubidea, tratamenduaren oinarria adostasuna bazegoen.
  • Datuen komunikazioa lege edo kontratu eskakizuna den, edo kontratu bat sinatzeko betekizuna, eta ea behartuta zauden ala ez datu pertsonalak ematera, eta datu horiek ez emateak zer nolako ondorioak izango dituen.
  • Kontrol-agintaritza batean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea.
  • Erabaki automatizaturik ote dagoen, profilak egitea barne; bai eta erabilitako logika eta aurreikusitako ondorioak ere. 

Datuak eskatzen dizkizun unean tratamenduaren arduradunak eman behar dizun OINARRIZKO informazioa gutxienez letra lodiz egon beharko da, eta helbide elektroniko bat edo bestelako bitarteko bat agertu beharko da, gainontzeko informazioa erraz eta azkar eskuratu ahal izateko.

Datuak ez badira zuzenean zuregandik jaso, oinarrizko informazioak honakoak ere adierazi beharko ditu:

  • Tratatuko diren datu pertsonalen kategoriak.
  • Zein den zure datuen jatorria.

Datuak eskatzen diren unean eman beharko da informazioa. Datuak ez badira zuregandik zuzenean jaso, tratamenduaren arduradunak informazioa eman beharko dizu:

  • Hilabeteko epean, datuak eskuratu zituenetik.
  • Zurekin duen lehenengo komunikazioan, datuak helburu horretarako bildu badira.
  • Zure datuak beste hartzaile bati komunikatzen zaizkion lehenengo aldian, komunikazioa aurreikusita badago.

Informazioa jasotzeko eskubidea ulergarria izan dadin, datuak babesteko agintaritzek gomendatu diegu tratamendu-arduradunei informazioa hainbat geruzatan edo mailatan antolatuta emateko, Agintaritzaren web orrian argitaratu dugun gidan zehazten den bezala: Informatzeko Eginbeharra Betetzeko Gida.

Tratamenduaren arduradunak ez du zuri informazioa emateko obligaziorik, lehendik baduzu informazioa. Informazioa zuregandik jaso badu, ez dizu informazioa eman behar honako kasuetan:

  • Ezinezkoa delako edo neurriz kanpoko ahalegina egin behar delako (bereziki, tratamenduak artxibatzeari begira egiten badira, edo ikerketa zientifiko, historiko edo estatistikoari begira) edo ezinezko egiten duelako edo nabarmen galarazten duelako tratamenduaren helburuak lortzea.
  • (Datu bilketaren edo datu komunikazioaren oinarrian dagoen) tratamendua aurreikusten duen berariazko lege gaikuntzaren bat dagoelako. 
  • Legezko sekretu gorde beharra edo sekretu gorde behar profesionala dagoelako.

Ezarpen arauak